13-18 urte bitarteko Bilboko gaztetxoei zuzendutako kultur zirkuitua.
Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa
Dagoeneko IV. edizioa egin da Gernikan, Mendaro, Getxo eta Tolosa bisitatu eta gero. Gazteen izaera sortzailea eta ekoizpen artistikoa sustatzea eta gizarteratzea du helburu lehiaketak.
Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya
Egun batean zehar Euskal Herriko gazteek lehian jarduten dute film laburrak egiten, gidoitik hasi eta edizioan amaituta, ikus-entzunezkoen sortze prozesu osoa landu behar dute bertan parte hartzen duten gazteek.