Etorkinak

Etorkin eta bertako biztanleen artean elkarbizitza behar bezala gauzatzeko, ezinbestekoa da hainbat balore sustatzea. Besteak beste, kultur aniztasuna, aukera berdintasuna, elkartasuna eta begirunea. Gurera etortzen direnek euren kultura ekartzen dute, hortaz, dakarkigutenetik eman diezaiekegunera bitarteko prozesuan elkarrengandik ikastean datza gakoa. Izan ere, prozesu hori aberastasuna da, ta guk horrela ulertzen dugu.

Sinismen sendo hauetatik abiatuz, gurera etorri zaigunari gure hizkuntzaz jabetzen, gozatzen zein euskara bere egiten lagunduko diogu. Gure kulturara hurbiltzen gonbidatuz, baita gu beraien kulturaz gozatuz eta ikasiz ere. Helburu guzti horiek lortzeko, gure lanabesa aisialdiko jarduerak dira, kutsu eta eduki hezitzailea dutenak, alegia.

.