Bloga
30 IKUSKIZUN BAINO GEHIAGOK OSATZEN DUTE IKUSI ETA IKASIREN AURTENGO EDIZIOA

  •  Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren seigarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu
  • Bi gune berri ditugu aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia
  • Azken edizioan 3 eta 12 urte bitarteko 11.000 ume inguruk hartu zuen parte

30 ikuskizun baino gehiagok osatzen dute Ikusi eta Ikasiren aurtengo edizioa. Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren seigarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu. Ekitaldi honetan, 3 eta 12 urte tarteko umeei egokitutako ikuskizun interesgarriak antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak, etab.). Emanaldiak Begoñako eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango Ikastetxeetan egingo dira, urtarrilaren 12tik martxoaren 13ra bitartean. Bestalde, bi gune berri ditugu aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia.

Ikusi eta Ikasi Bilboko Udalaren Euskara Sailak Topagunea-Euskara Elkarteko Federazioaren laguntzarekin antolatzen duen ekimen egonkorra da. BBK eta Bizkaiako Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira. Kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko haurren artean euskararen erabilera haien aisialdian sustatzea da. Halaber, Ikusi eta Ikasi-k haurren artean bidezko heziketa, parte hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen du.


Gehiago irakurri...

IZARREN DISTIRA ETB1n

 

Kameratoiko 115 partaideek aho bete hortz utzi zituzten guztiak larunbatean Bermeon

Aurreko edizioetan bezala, antolatzaileak, epaileak eta ikusleak ahobete hortz utzi zituzten gazteek joan den larunbatean Bermeon egin zen KAMERATOIA ‘09n. Lehiakideek hamar orduko epea zuten (goizeko bederatzietatik arratsaldeko zazpiak arte) gai hori eta ondoko zerrendan agertzen diren ezaugarrietako lau gutxienez hartuta, gehienez hiru minutuko iraupena izan zezakeen bideoa sortzeko.

Guztira, 115 gazte bildu ziren KAMERATOIAn parte hartzeko, 20 taldetan banatuta. Taldeak Hego Euskal Herri osotik etorri ziren: 12 Bizkaitik (haietatik 3 Bermeotik), 6 Gipuzkoatik, eta beste bana Araba eta Nafarroatik. Hamar orduko epea ez da erraza betetzen, eta azkenean, taldeetako bostek ezin izan zuten lana entregatu, denbora falta edota arazo teknikoak tarteko. Hala ere, giroa ezin hobea izan zen egun osoan zehar, eta bereziki gaueko bederatzietatik aurrera Nestor Basterretxea Aretoan egin zen proiekzioan eta osteko sari banaketan.


Gehiago irakurri...

BERMEOKO MODA DESFILEA

 

 

 

 

GAZTEA

Gaztearen proposamena

Ostiralean gazteen Moda desfilea egingo da Bermeon

Luzia Zugadi - 2009/10/19 | Erredakzioa |

Neurri eta taila ezberdinak dituzten 35 gaztek Bermeoko dendetako jantziekin eta osagarriekin desfilatuko dute.


Moda desfile

Guztira 35 gaztek parte hartuko dute datorren urriaren 23an, ostirala, Bermeon egingo den Moda Desfilean.

Besteak beste, Tuenti sare sozialaren bidez egindako deialdiari esker, 80 gaztek eman zuten izena castingean parte hartzeko.

Desfilean 12 eta 17 urte bitarteko gazteekin osatutako zazpi taldek parte hartuko dute. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, guztiak neurri eta taila ezberdinekoak, eta Bermeoko dendetako jantziekin eta osagarriekin desfilatuko dute.

Talde irabazleak ikai-bidaiarako diru-laguntza edota multiabentura parke baterako sarrerak lortuko ditu eta gainera, saltoki ezberdinetan deskontuak izango ditu.

Kafe Antzokian egingo da desfilea eta sarrera doakoa izango da. Halere, beharrezkoa da gaurtik aurrera Gazte Informazio Zerbitzuan sarrera jasotzea.

ITURRIA: www.eitb.com

ETB1en emango dute Getxoko Izarren Distira lehiaketarako castinga

ETB1eko “Bi errepidean” saioak Izarren Distira lehiaketarako castinga grabatzen dabil gaur, asteazkena, 17:00etatik aurrera Fadurako antzinako erretegian, udal iturriek jakinarazi dutenez. Hori dela eta, Urko Aristik (ETBeko eguraldiaren aurkezlea) eta Alex Sarduik (Gatibu musika taldeko abeslaria) Algortan izango dira, gazteen ikuskizunak hurbiletik jarraitzeko. Gainera, Urko Aristik berak aurkeztuko du castinga. Baina, Getxoko Udala ez ezik, Uribe Kostako Mankomunitateak ere antolatu du, aurten lehendabiziko aldiz, Izarren Distira lehiaketa. Hartara, Gorliz, Lemoiz, Sopela, Plentzia eta Urdulizko neska-mutilek dantzan zein abesten zer egiteko kapaz diren erakusteko aukera badaukate oraindik, azaroaren 23tik 27ra bitartean izena emanda. Horretarako, www.izarrendistira.nireblog.com bitakorara, Tuentiko profilera edo izarrendistira[abildua]gmail.com helbidera jo beharko dute gazteek.

Getxoko Udalaren zein Uribe Kostako Mankomunitatearen eskutik, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek euskara hutsean 2 eta 10 minutu arteko ikuskizuna aurkeztea da Izarren Distira ekimenaren helburua. Lehiaketa batean zein bestean, ikas bidaiarako 1000 euroko dirulaguntza ala 6 lagunentzako asteburu pasa jasoko dute irabazleek. Dagoeneko Getxon amaitu da izena emateko epea. Oraingoan 11 taldek parte hartuko dute castingean, iazkoaren kopuru bikoitzak, guztira 30 gaztek baino gehiagok, udal getxoztarreko arduradunek zehaztu dutenez. Fadura, Artatza-Romo eta Aixerrota institutuetako eta San Nikolas ikastolako ikasleak dira guztiak; eta dantzatu, abestu eta antzeztu egingo dute. "Esan daiteke ekimenak, orain arte, ikusmin handia sortu duela gazteen artean, horren inguruko informazioa 2.100 lagunek baino gehiagok bisitatu dutelako Tuenti sarean eta bitakora 1.582 lagunek, gaineratu dute Getxoko Udaletik.


Gehiago irakurri...

Bosgarren Kameratoia Bermeon izango da

• Lehiakideek 10 orduko tartea izango dute hiru minutuko bideo lana grabatu, editatu eta aurkezteko.

• 3.600 euro saritan.

• Zabalkundea errazteko, egunean sortutako lan guztiak Creative Commons lizentziapean askatuko dira. 

Loogix.com. Animated avatars. Zoom

Azken lau urteotan bezala, aurten ere Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Bermeoko Udalak. KAMERATOIAren bosgarren edizioa Bermeon bertan izango da, abenduaren 12an.

Lehiaketaren helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da. Argazki-rallyen mekanika ikus-entzunezkoen mundura ekarriz, hamar orduko epea ematen zaie parte hartzaileei, goizeko 9etatik arratsaldeko 7ak arte, egunean bertan ezagutuko duten gaia eta euren lanetan derrigorrez agertu behar diren Bermeoko zenbait ezaugarri emanda, hiru minutuko bideo baten istorioa asmatu, irudiak grabatu, editatu eta jendaurrean aurkezteko. Eibarren, Laudion, Elgetan eta Donostian parte hartu zuten gazteek argi utzi duten moduan, gazte euskaldunen artean badago hori eta gehiago ere egiteko irudimena eta gaitasuna. Halaxe erakusten dute urtez urte teknika zein eduki aldetik etengabe hobetuz doazen lanak. Azken lau urteotan 478 lagunek hartu dute parte KAMERATOIAn, eta guztira euskarazko 73 ikus-entzunezko sortu dituzte.

Parte hartzeko baldintzak ez dira gehiegi: gazte euskalduna izatea (lanak euskaraz aurkeztu behar dira eta), bideoa ekoizteko kamera, ordenagailua eta beharrezko tresneria izatea, eta izena ematea, azaroaren 30a baino lehen. Dena den, lehiaketaren oinarri osoak web gunean topa ditzakezue.

Gazteon sormen eta gaitasun horiek behar bezala saritu behar direlakoan, urtero bezala, nabarmentzeko moduko hiru sari banatuko dira Kameratoian aurkeztutako lanik onenen artean: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak, hain zuzen ere.


Gehiago irakurri...

BERMEOKO MODA DESFILE ARRAKASTATSUA

Itxaso Dominguez eta Jon Gametxo izan dira desfileko modelorik onenak

Ander Sanchez, Andrea Allika, Jean Carlo Falcones, Maria Gomez eta Itxaso Etxebarria bermeotar gazteak dira Gazte Informazino Zerbitzuak (GIZ) antolatutako lehenengo Moda Desfilearen talde irabazleko kideak. Hamabi urteko gaztetxo horreek Gozo-Txo dendako arropakaz eta Oinetakoak Urratseko zapatakaz desfilatu dabe Bermeoko Kafe Antzokian jarritako pasarelan. Talde onenarentzat 1.000 €ko saria egoan jokoan eta seigarren talde honek lortu eban.

Banakako bi irabazleak,  bestalde, Itxaso Dominguez eta Jon Gametxo izan dira. Irabazle biek Mosolo dendako soinekoekaz eta Oinetakoak Urratseko oinetakoekaz desfilatu dabe. Bakotxak 150 euroko erosketa txartela irabazi dabe.

Gozo-txo, Mosolo, Oinetakoak Urrats denda horreez ganera, Sorginzulo, Tonini eta Panpoxak be hartu dabe parte desfilean. Agroskate denda, aldiz, Kafe Antzokiko dekorazinoaz arduratu da. Danatara, 600 lagun inguru hurbildu ziran antzokira Moda Desfile lehiaketan parte hartzen eben gazteak ikusteko asmoz.

Telebistaz ikusteko aukera
Desfileko argazki danak, 500 inguru, datorren astetik aurrera web gune honetan ikusgai izango dira eta dohainik deskargatzeko aukera izango da. Azaroaren 4an, bestalde, Oizmendi Telebistak desfile guztia aireratuko dau gaueko 22:00etatik aurrera,  gitxi gorabehera. Desfileak izandako harrera hain ona ikusita, datorren urtean barriro antolatzeko asmoa agertu dabe antolatzaileek. Halanda be, 2010eko aurrekontua eskasagoa izango da eta diru aldetik esfortzu handia behar dauen jarduera danez, ikusiko da egin ahal izango dan.

 

ITURRIA: http://gizbermeo.blogspot.com/2009_10_01_archive.html

 

UDAGOIENEKO OSTERAK 10 URTE

 

Urtero-urtero Bizkaiko antzoki handietara euskarazko kultur produkzioa hurbiltzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak bere hamargarren ekitaldiari ekingo dio datorren barikuan, urriak 30. Zirkuitua Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz.

Zortzi emanaldik osatuko dute hamargarren Udagoieneko Ostera, Bizkaiko beste horrenbeste herritan. Zornotza, Ortuella, Bilbo, Durango, Getxo, Arrigorriaga, Zalla eta Santurtzi, horiexek izango dira Udagoieneko Osteraren formatu handiko kultur eskaintzak hartuko dituzten herriak. Oso herri ezberdinak dira tamainaren zein egoera soziolinguistikoaren ikuspegitik, baina ekimenak erakutsi nahi du guztietan ere egin daitekeela euskarazko kultur eskaintza erakargarria.

 

SPRAIKADA 09

Spraikada Euskal Herriko VI.Graffiti Lehiaketako saridunak

Iturria: www.nontzeberri.com

Spraikadak, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketak, seigarren edizioko buruz burukoa ospatu zuen Mutrikun. Herriaren 800. urteurrena ospatzen ari dira egunotan, eta udal arduradunen arabera Spraikada ospakizunetan txertatzea modu ezin hobea da gazteak ere inplikatzeko.
Spraikada Topaguneak antolatzen du, udalarekin eta bertako euskara elkarteekin batera. Ideia duela sei urte jarri zen martxan, adierazpide berri eta urbanoak ere euskaraz eskainita gazteak euskarara erakartzeko. Ekimenak oso harrera ona izan du hasiera hasieratik, eta agerian utzi du gazte sortzaile euskaldunen artean dagoen maila tekniko eta artistikoa. Jasotako lanen artean, hamar onenak aukeratzen dira, eta horiexek lehiatzen dira buruz burukoan.

Hauek dira Spraikada 09, Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketaren irabazleak. Hiru sariak Gasteizera joan dira azkenea: Goiko irudian duzuen 1. saria (1.500€): Rage eta Kerosekin Mutriku salbu dago (Rage eta Keros, Gasteiz); 2. saria (1.200€): Mutriku Kolorez Blai (Ojodekuervo eta Kapone, Gasteiz)




3. saria (900€): Urak dakarrena urak daroa (Frikuno, Gasteiz)

 

SPRAIKADA 09 ETBn

12Hurrengoak >
Bilatu