Kultura eta euskara hizpide izango dituen blog honek, egurokotasunaren berri ematea du helburu. Kultur Kabia Zerbitzuak zein gure gizartearen baitan ematen diren gertakizunen inguruan arituko gara hain zuzen. Izan ere. norabide biko informazio hartu-emana sustatzen duen erraminta da honakoa. Partaidetzak, ideien ekaitza aberasgarri bat suertatuko duelakoan, has gaitezen solasean! Zuon ekarpenak dira gure protagonista nagusiak.
Kultur Kabia Zerbitzuak euskaraz eginiko kultura hedatu zein kultur zerbitzuak antolatzea helburu duen enpresa da. Izan ere, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak sorturikoa da. Euskararekiko atxikimendu berezia da gure ekimenaren iparorratza Hortaz, gizarteak eman diguna euskarazko ikuskizunak sortuz eta hedatuz itzultzen diogu gizarteari.