
Guztira 35 gaztek parte hartuko dute datorren urriaren 23an, ostirala, Bermeon egingo den Moda Desfilean.
Besteak beste, Tuenti sare sozialaren bidez egindako deialdiari esker, 80 gaztek eman zuten izena castingean parte hartzeko.
Desfilean 12 eta 17 urte bitarteko gazteekin osatutako zazpi taldek parte hartuko dute. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, guztiak neurri eta taila ezberdinekoak, eta Bermeoko dendetako jantziekin eta osagarriekin desfilatuko dute.
Talde irabazleak ikas-bidaiarako diru-laguntza edota multiabentura parke baterako sarrerak lortuko ditu eta gainera, saltoki ezberdinetan deskontuak izango ditu.
Kafe Antzokian egingo da desfilea eta sarrera doakoa izango da. Halere, beharrezkoa da gaurtik aurrera Gazte Informazio Zerbitzuan sarrera jasotzea.
ITURRIA: www.eitb.com