
Bilboko Udaleko Euskera Sailak martxan jarri dau 'Harrapazank' euskera sustatzeko programearen bosgarren edizinoa. Ekimenak 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxuen artean euskerearen erabilera bultzatzea dau helburu eta, era berean, gazteentzako kultur eskaintzea handitu gura dau jarduera erakargarri eta barritzaileen bitartez. 'Harrapazank' programeak gure hizkuntzea, irakaskuntzatik kanpoko eremuetan, eguneroko hartu-emonetako hizkuntza izatea lortu gura dau.
'Harrapazank' Euskera Sailak Topagunea - Euskera Alkarteko Federazinoaren laguntzinoagaz antolatzen dauen ekimen egonkorra da. BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira.
Edizino honek gazteen parte hartzea sustatzen dau lehiaketa biren bitartez. Horreetan, gazteek euren gaitasun artistikoak, musikalak eta jantzarako doeak erakutsi ahal izango ditue.
Topaguneko dinamizatzaileek Bilboko ikastetxe eta institutuak bisitau ditue, gazteei bi lehiaketen ganeko informazinoa eskaintzeko. Komunikazino-kanpaina horren ondoren, 120 nerabe baino gehiagok izena emon dabe lehiaketetan.
Aurten ere gazteak Harrapazank programaren protagonista nagusiak bilakatu dira. 900 gaztek musika eta dantza ekimenen bitartez talde lanean ondo pasatzeko aukera bere egin dute. Beraien benetako nahi eta gustuetan oinarritutako kalitatezko eskaintza zabal eta puntakoa gazteen eskura.