Bloga
UDAGOIENEKO OSTERA, IX.edizioa

Euskarazkoa eta erakargarria, kalitatezkoa eta anitza, horiexek dira Udagoieneko Osteraren ezaugarri nagusiak.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren bederatzigarren edizioa jarri du abian. Zirkuitua zortzi emanaldik osatuko dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da azaroaren 1etik abenduaren 5era: Sondika, Muskiz, Bilbo, Durango, Balmaseda, Basauri eta Bermeon.    Udazkenero astero Ostera  hasten da.



Gehiago irakurri...

BADATOR SPRAIKADA! Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa

 

Duela bost urte hasitako bideari jarraituz, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa Erandion burutuko da uztailaren 19an. Aurten, aldiz, Spraikada izen eta izaerapean arituko da kaleko artea sustatzen. Buruz burukoaz gain, bestelako ikuskizunak izango dira egun osoan zehar. Oraindik ere parte hartzeko epea zabalik da, ekainak 27an duzularik zirriborroa aurkezteko azken aukera.

 

 

 

 

 


Gehiago irakurri...