hasiera > Bloga

Bizkaiko gazteek Izarren Distira talentu lehiaketetan beraien distira erakusteko aukera paregabea izango dute. Izan ere, Txorierri, Durangaldea, Getxo, Uribe Kosta, Erandio eta Leioako gazteek, bakoitzari dagozkion kasting-etan landutako ikuskizunak epaileen aurrean aurkeztu beharko dituzte. Ondoren, aukeratutako taldeek Nerea Alias-ek aurkeztutako Gala ikusgarrian publikoa zein epaimahaikideak liluratu beharko dituzte.

GETXO (III.edizioa): azaroaren 21ean
URIBE KOSTA (II.edizioa): abenduaren 18an
ERANDIO eta LEIOA: otsailaren 5ean
GALAKO AURKEZLEA: NEREA ALIAS
DJ-a: DJ NOVO
EPAIMAHAIKIDEA EZAGUNAK!
GONBIDATU BEREZIAK!
Izarren Distiran parte hartu ahal izateko, gazteek izena eman, ikuskizun bat asmatu eta epaimahai baten aurrean aurkeztu beharko dituzte sariak irabazteko. Mota askotako ikuskizunak onartuko dira: kantak, txiste kontalariak, bakarrizketak, musika taldeak, antzerkiak, esketxak, dantzak … Taldeka ikuskizun bat prestatu eta izena ematen duten talde guztiek kastingetan parte hartzeko aukera izango dute eta finalerako taldeak aukeratuko dira. Galan talde finalisten saioak antzeztu eta sariak banatuko dira. Euskararen erabilera eta presentziari garrantzi berezia emango zaio. Ekintza guztiak eskola orduz kanpo antolatuko dira.
Getxoko Euskara Sailak antolaturiko Euskara Jardunaldiek aurten saio berritzaile bat dakarte bere baitan. Izan ere, Izarren Distira Kastin eta Gala burutuko dira Getxoko gaztetxoei esker. Talentu show honek hautaketa proba bat proposatzen die 12-18 urte bitarteko getxotarrei, ezkutuan duten artista distiratsua azaleratu dezaten. Epaileen aurrean, aldez aurretik taldeka landutako ikuskizunak aurkeztu beharko dituzte Galan plaza eskuratu nahi badute. Gutxienez 2 eta gehienez 10 minutuko emanaldiak onartuko dira, hauek euskaraz izan behar dutelarik. Finalean, gazteentzako erreferente diren pertsonai famatuez osatutako epaimahaiak artistarik arrakastatsuenak aukeratu eta sarituko ditu.

www.izarrendistira.nireblog.com