Aurreko edizioetan bezala, antolatzaileak, epaileak eta ikusleak ahobete hortz utzi zituzten gazteek joan den larunbatean Bermeon egin zen KAMERATOIA ‘09n. Lehiakideek hamar orduko epea zuten (goizeko bederatzietatik arratsaldeko zazpiak arte) gai hori eta ondoko zerrendan agertzen diren ezaugarrietako lau gutxienez hartuta, gehienez hiru minutuko iraupena izan zezakeen bideoa sortzeko.
Guztira, 115 gazte bildu ziren KAMERATOIAn parte hartzeko, 20 taldetan banatuta. Taldeak Hego Euskal Herri osotik etorri ziren: 12 Bizkaitik (haietatik 3 Bermeotik), 6 Gipuzkoatik, eta beste bana Araba eta Nafarroatik. Hamar orduko epea ez da erraza betetzen, eta azkenean, taldeetako bostek ezin izan zuten lana entregatu, denbora falta edota arazo teknikoak tarteko. Hala ere, giroa ezin hobea izan zen egun osoan zehar, eta bereziki gaueko bederatzietatik aurrera Nestor Basterretxea Aretoan egin zen proiekzioan eta osteko sari banaketan.
Getxoko Euskara Sailak antolaturiko Euskara Jardunaldiek aurten saio berritzaile bat dakarte bere baitan. Izan ere, Izarren Distira Kastin eta Gala burutuko dira Getxoko gaztetxoei esker. Talentu show honek hautaketa proba bat proposatzen die 12-18 urte bitarteko getxotarrei, ezkutuan duten artista distiratsua azaleratu dezaten. Epaileen aurrean, aldez aurretik taldeka landutako ikuskizunak aurkeztu beharko dituzte Galan plaza eskuratu nahi badute. Gutxienez 2 eta gehienez 10 minutuko emanaldiak onartuko dira, hauek euskaraz izan behar dutelarik. Finalean, gazteentzako erreferente diren pertsonai famatuez osatutako epaimahaiak artistarik arrakastatsuenak aukeratu eta sarituko ditu.

www.izarrendistira.nireblog.com