2010-03-23

Martxoaren 13an amaitu zen Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren seigarren ekitaldia. 3 eta 12 urte tarteko umeei egokitutako 30 ikuskizun antolatu dira eta ikuskizun bakoitzean, bataz beste, 200 umek parte hartu dute. Horrela, guztira, 5.757 haur eta gaztetxok gozatu dute euskara hutsezko ekitaldi-sorta honetaz.
Bestalde, bigarren urtez, ekitaldian gurasoei zuzendutako sentiberatze hitzaldiak eta tailerrak garatu izan dira euskaraz eta gazteleraz, seme-alaben hizkuntza ohituretan eragitera eta umeei eskolako lanetan gurasoek zelan lagundu aztertzera bideratuta. Antton Irustak gurasoei zuzendutako ipuin kontaketa tailerra eskaini du, ipuinen eta ahozko adierazpenaren balore hezitzaileak aurkezteko.Tailerretan parte hartu duten 130 gurasoek ekimen honen arrakasta bermatzen dute.
30 ikuskizun baino gehiagok osatzen dute Ikusi eta Ikasiren aurtengo edizioa. Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren seigarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu. Ekitaldi honetan, 3 eta 12 urte tarteko umeei egokitutako ikuskizun interesgarriak antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak, etab.). Emanaldiak Begoñako eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango Ikastetxeetan egingo dira, urtarrilaren 12tik martxoaren 13ra bitartean. Bestalde, bi gune berri ditugu aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia.
Ikusi eta Ikasi Bilboko Udalaren Euskara Sailak Topagunea-Euskara Elkarteko Federazioaren laguntzarekin antolatzen duen ekimen egonkorra da. BBK eta Bizkaiako Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira. Kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko haurren artean euskararen erabilera haien aisialdian sustatzea da. Halaber, Ikusi eta Ikasi-k haurren artean bidezko heziketa, parte hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen du.
Euskarazkoa eta erakargarria, kalitatezkoa eta anitza, horiexek dira Udagoieneko Osteraren ezaugarri nagusiak.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren bederatzigarren edizioa jarri du abian. Zirkuitua zortzi emanaldik osatuko dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da azaroaren 1etik abenduaren 5era: Sondika, Muskiz, Bilbo, Durango, Balmaseda, Basauri eta Bermeon. Udazkenero astero Ostera hasten da.