Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren bosgarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu. Ekitaldi honetan, 3 eta 12 urte tarteko umeei egokitutako 30 ikuskizun antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak, etab.). Emanaldiak Begoñako, Ibaiondoko eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango Ikastetxeetan egingo dira, urtarrilaren 20tik martxoaren 28ra bitartean.
Ikusi eta Ikasi Euskara Sailak Topagunea-Euskara Elkarteko Federazioaren eta BBK-ren laguntzarekin antolatzen duen ekimen egonkorra da. Kultur zirkuituaren helburu nagusia da Bilboko haurren artean euskararen erabilera sustatzea haien aisialdian. Halaber, Ikusi eta Ikasi-k haurren artean bidezko heziketa, partehartzea eta sormena bultzatzea bilatzen du.
Aurtengo ekitaldian gurasoei zuzendutako sentiberatze hitzaldiak eta tailerrak garatuko dira euskaraz eta gazteleraz, seme-alaben hizkuntz ohituretan eragitera eta umeei eskolako lanetan gurasoek zelan lagundu aztertzera bideratuta. Parte hartzea errazteko hitzaldiak haurrentzako ikuskizunak gauzatuko diren udaltegi eta ordutegi berean egingo dira.
