Bloga
NERABEAK PROTAGONISTA DANTZAZANK LEHIAKETAN

 

DISTIRAZANK GALA (HARRAPAZANK 2010)

Harrapazank programaren baitan ospatu den Distirazank talentu lehiaketari esker gazte bilbotarrek ikuskizun bat sortu, landu, kasting-ean epaileak liluratu eta Oihan Vegak gidatutako final ikusgarri baten parte hartu izan dute. Bien bitartean Galder Pérez eta Aiora Renteria artisten klaseei esker beraien ikuskizunak findu izan dituzte.  Oraingoan ere gazteak protagonista eta sortzaile izan dira.

Harrapazank 12-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa parte hartzailea da. Gazteek proposamenak luzatzen dituzte, lehiaketetan parte hartzen dute, publiko moduan datoz... beraien gustuko ekimenak bultzatu eta gozatu egiten dituzte. Harrapazank Bilboko Udalaren Euskara Sailak antolatzen duen ekimen arrakastatsua da.

UDALTOP 2010: KULTUR KABIAREN PONENTZIA IRAKURGAI
DISTIRAZANK ETA DANTZAZANK GALEN INGURUKO ERREPORTAIA DEIA EGUNKARIAN

 

 

 

EUSKARAREKIKO MOTIBAZIOAN ERAGIN: KONTSUMO MASIBOKO EGITASMOAK NERABEENTZAKO

 

 

 

 

 

 

ABESTI SORKUNTZAREN GAKOAK MUSIKARIEN AHOTIK
2010ko apirilaren 13a

GARA > Idatzia > Kultura

KRONIKA Jozank musika tailerrak

Kantuak sortzeko hiru modu ezberdin baina guztiek entzuleengana heltzea helburu

Kantu on bat egiteko formula jakinik ez, baina lau akorderekin mila kantu egin daitezkeela azaldu zuten Ines Osinaga, Lander Irazola eta Onintze Garciak, atzo Bilbon eskainitako Jozank musika tailerren lehenengo saioan.

p051_f01_148x108.jpg

Ane ARRUTI

Gose taldeko Ines Osinaga, Lor taldeko Lander Irazola eta Seiren taldeko Onintze Garcia izan ziren atzo Jozank ekimenari hasiera eman zioten hiru musikariak. Bilboko Udalak antolatzen duen Harrapazank programaren barruan eskainitako doako musika ikastaroak dira eta aste honetan zehar Bilborocken izango dira musikaren alor ezberdinak lantzeko.

Bideo, zuzeneko eta sariak

Dena ez zen hala ere berriketa izan eta zuzeneko kantuak eta bideoklipak ikusteko parada ere izan zen. Disko eta opariak ere banatu ziren bukaeran.

Garciak, bi balada aukeratu zituen akustikoan kantatzeko. Osinagak, aldiz, trikitiarekin bere herriko «punki zahar batzuek» abesten zuten «Enamorado de la muerte»ren bertsio berezi bat. Sorkuntza aitzakiatzat hartuta, kantu gehienak lau akorderekin osa daitezkeela demostratzeko «pot-pourri» bat osatu zuen Irazolak, irrati gehienetan entzuten diren greatest hits-ekin.

Entzuleen galderen txanda iritsita, «kantu on bat» sortzeko formulaz galdetu zieten hiru musikariei. «Edukiko banu, ez nuke hain erraz botako», izan zen Osinagaren erantzuna. Arrakasta lortzeko garaian, marketinak laguntzen duela aitortu zuen Irazolak, baina «kantuak ez badu ezer, diruak ez du ezertarako balio».

Onak edo ez hain onak, betiko lau akordeekin edo beste batzuekin, hiru musikariek kantuak egiten jarraitzeko duten grina agerian geratu zen. Osinagak azaldu zuenez, «kontatzeko gauzak dauden bitartean, kantuak egiten jarraituko dugu».

IZARREN DISTIRA TALENTU LEHIAKETAREN 2.EDIZIOA GETXON

 

Kameratoiko 115 partaideek aho bete hortz utzi zituzten guztiak larunbatean Bermeon

Aurreko edizioetan bezala, antolatzaileak, epaileak eta ikusleak ahobete hortz utzi zituzten gazteek joan den larunbatean Bermeon egin zen KAMERATOIA ‘09n. Lehiakideek hamar orduko epea zuten (goizeko bederatzietatik arratsaldeko zazpiak arte) gai hori eta ondoko zerrendan agertzen diren ezaugarrietako lau gutxienez hartuta, gehienez hiru minutuko iraupena izan zezakeen bideoa sortzeko.

Guztira, 115 gazte bildu ziren KAMERATOIAn parte hartzeko, 20 taldetan banatuta. Taldeak Hego Euskal Herri osotik etorri ziren: 12 Bizkaitik (haietatik 3 Bermeotik), 6 Gipuzkoatik, eta beste bana Araba eta Nafarroatik. Hamar orduko epea ez da erraza betetzen, eta azkenean, taldeetako bostek ezin izan zuten lana entregatu, denbora falta edota arazo teknikoak tarteko. Hala ere, giroa ezin hobea izan zen egun osoan zehar, eta bereziki gaueko bederatzietatik aurrera Nestor Basterretxea Aretoan egin zen proiekzioan eta osteko sari banaketan.


Gehiago irakurri...

Bosgarren Kameratoia Bermeon izango da

• Lehiakideek 10 orduko tartea izango dute hiru minutuko bideo lana grabatu, editatu eta aurkezteko.

• 3.600 euro saritan.

• Zabalkundea errazteko, egunean sortutako lan guztiak Creative Commons lizentziapean askatuko dira. 

Loogix.com. Animated avatars. Zoom

Azken lau urteotan bezala, aurten ere Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Bermeoko Udalak. KAMERATOIAren bosgarren edizioa Bermeon bertan izango da, abenduaren 12an.

Lehiaketaren helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da. Argazki-rallyen mekanika ikus-entzunezkoen mundura ekarriz, hamar orduko epea ematen zaie parte hartzaileei, goizeko 9etatik arratsaldeko 7ak arte, egunean bertan ezagutuko duten gaia eta euren lanetan derrigorrez agertu behar diren Bermeoko zenbait ezaugarri emanda, hiru minutuko bideo baten istorioa asmatu, irudiak grabatu, editatu eta jendaurrean aurkezteko. Eibarren, Laudion, Elgetan eta Donostian parte hartu zuten gazteek argi utzi duten moduan, gazte euskaldunen artean badago hori eta gehiago ere egiteko irudimena eta gaitasuna. Halaxe erakusten dute urtez urte teknika zein eduki aldetik etengabe hobetuz doazen lanak. Azken lau urteotan 478 lagunek hartu dute parte KAMERATOIAn, eta guztira euskarazko 73 ikus-entzunezko sortu dituzte.

Parte hartzeko baldintzak ez dira gehiegi: gazte euskalduna izatea (lanak euskaraz aurkeztu behar dira eta), bideoa ekoizteko kamera, ordenagailua eta beharrezko tresneria izatea, eta izena ematea, azaroaren 30a baino lehen. Dena den, lehiaketaren oinarri osoak web gunean topa ditzakezue.

Gazteon sormen eta gaitasun horiek behar bezala saritu behar direlakoan, urtero bezala, nabarmentzeko moduko hiru sari banatuko dira Kameratoian aurkeztutako lanik onenen artean: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak, hain zuzen ere.


Gehiago irakurri...

Bilatu

Etiketak
"bilboko udala 2.edizioa 2009 abesti sorkuntza aisia aisialdia aktore alex sardui alkarbide anekdotak antzerki antzerkia argia aritza escandon arrakastatsua arte artistak ayuntamiento de bilbao bakarrizketak beka benito ansola berbaldiak bermeo bermeoko udala berritzailea bertso bertsoak bertsolari bertsotramarraskya bi errepidean bideo bideoak bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilera bira break dantzariak d eredua dantza dantzazank deia deialdia diseinua distirazank dj oleaktiff ebpn edizioa egitasmoak egunkaria ekintza erakargarriak emanaldiak enpatua entseguak erabilera erreportaia eskaintza esperientzia etb1 euskal euskaldun euskara euskara biziberritzeko plan nagusia euskara saila euskara teknikariak euskaraz euskera film laburren bilduma finala gala gazte gazte informazio zerbitzua gaztea gazteak gazteak protagonista gazteen iritzia getxo getxoko udala getxoztar giz graffiti graffiti lehiaketa gurasoak harrapazank haur haur kultur zirkuitua haurrak hitzaldiak ikasketak ikasleak ikus-entzunezko ikus-entzunezko rallya ikusentzun ikusentzunezko ikusgarria ikusi eta ikasi ikuskizunak ipuinak irabazleak iritzia irudimena izarren distira jardunaldiak jozank maratoia kamara kamera kameratoia kastin kasting kastinga komeriaren kluba kontalariak kontsumo masiboa kontzertuak kultur kabia kultur zirkuitu kultur zirkuitua kultura kulturkabia laburmetrai laburmetraiak lain lasarte-oria lehiaketak lekeitio ludikotasuna magia mago magoak mari motots matrikulazioa moda desfilea motibazioa muntaia musika musikariak mutriku nahi dudalako nerabe nerabeak nerea alias oihan vega ongi etorria ostera pailazoak partaidetza parte hartu parte hartzaile parte hartze parte hartzea pirritx eta porrotx ponentzia produktua protagonista protagonistak sare sozialak saria sariak sormen sormena sormenezko sortzaile spraikada tailerrak talde lana talentu lehiaketa talentua teknikariak topagunea topaketak txotxongiloak udagoieneko ostera udaltop uribe kosta urko aristi web gunea xabi paya zerbitzua zine zuzenekoa