Bloga
IKUS-ENTZUNEZKOAK SORTZEKO BENITO ANSOLA BEKA ABIAN

TOPAGUNEAK BENITO ANSOLA BEKAK sortu ditu, euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntzeko asmoz, Lekeitioko Udala eta Euskal Zine eta Bideo Bileraren laguntzaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren babesaz. 

Bekak sortzaile gazteei zuzenduta daude, eta euskarazko ikus-entzunezkoak sortzea lagundu nahi dute. Horretarako, 4.000 euroko bi beka emango dira gehienez, iraupen laburreko ikus-entzunezko lanak ekoizteko. Bekak jasotzeko, hautagaiek ikus-entzunezko lanaren proiektua aurkeztu beharko dute irailaren 27a baino lehen. Ondoren, epaimahai batek jasotako proposamenak aztertu eta bi onenak aukeratuko ditu beka emateko. Deialdiaren oinarri guztiak dokumentu honetan topa daitezke.

Lekeitioko Zine eta Bideo Bilera eta Benito Ansola

Bekadunak zeintzuk izan diren Lekeitioko Zine eta Bideo Bileran iragarriko da, azaroaren 27ko itxiera ekitaldian, eta orduan jasoko dute bekaren lehen erdia. Bigarren zatia, berriz, lana bukatutakoan emango zaie. Edonola ere, bekadunek 2011ko maiatzaren 27ra arteko epea dute lana bukatu eta entregatzeko. Haien zabalkundea errazteko, beka lortzen duten lanak Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentziapean hedatuko dira.

Benito Ansola Lekeition jaio zen 1928ko abuztuaren 13an. Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen Bergaran eta Gasteizen, eta 1953an apaiz ordenatu zuten Bilbon. Lekeitioko parrokoa izan da 24 urtez, baina gainera, zinemazale amorratua izanik, euskal zinema bete-betean bultzatu du, eta zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan. Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu, eta 1978an, Euskal Zinema Bilera antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin. Aurkezpenean esan duen moduan, 'ohore handia' da harentzat honelako beka bati bere izena jartzea.

 

Bilatu

Etiketak
"bilboko udala 2.edizioa 2009 abesti sorkuntza aisia aisialdia aktore alex sardui alkarbide anekdotak antzerki antzerkia argia aritza escandon arrakastatsua arte artistak ayuntamiento de bilbao bakarrizketak beka benito ansola berbaldiak bermeo bermeoko udala berritzailea bertso bertsoak bertsolari bertsotramarraskya bi errepidean bideo bideoak bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilera bira break dantzariak d eredua dantza dantzazank deia deialdia diseinua distirazank dj oleaktiff ebpn edizioa egitasmoak egunkaria ekintza erakargarriak emanaldiak enpatua entseguak erabilera erreportaia eskaintza esperientzia etb1 euskal euskaldun euskara euskara biziberritzeko plan nagusia euskara saila euskara teknikariak euskaraz euskera film laburren bilduma finala gala gazte gazte informazio zerbitzua gaztea gazteak gazteak protagonista gazteen iritzia getxo getxoko udala getxoztar giz graffiti graffiti lehiaketa gurasoak harrapazank haur haur kultur zirkuitua haurrak hitzaldiak ikasketak ikasleak ikus-entzunezko ikus-entzunezko rallya ikusentzun ikusentzunezko ikusgarria ikusi eta ikasi ikuskizunak ipuinak irabazleak iritzia irudimena izarren distira jardunaldiak jozank maratoia kamara kamera kameratoia kastin kasting kastinga komeriaren kluba kontalariak kontsumo masiboa kontzertuak kultur kabia kultur zirkuitu kultur zirkuitua kultura kulturkabia laburmetrai laburmetraiak lain lasarte-oria lehiaketak lekeitio ludikotasuna magia mago magoak mari motots matrikulazioa moda desfilea motibazioa muntaia musika musikariak mutriku nahi dudalako nerabe nerabeak nerea alias oihan vega ongi etorria ostera pailazoak partaidetza parte hartu parte hartzaile parte hartze parte hartzea pirritx eta porrotx ponentzia produktua protagonista protagonistak sare sozialak saria sariak sormen sormena sormenezko sortzaile spraikada tailerrak talde lana talentu lehiaketa talentua teknikariak topagunea topaketak txotxongiloak udagoieneko ostera udaltop uribe kosta urko aristi web gunea xabi paya zerbitzua zine zuzenekoa