MARTXOAN MUSIKA, DANTZA ETA MIHILUZE
LEHIAKETAK BILBOROCK-EN HARRAPAZANK PROGRAMAREN ESKUTIK
- Martxoan musika kontzertuak, dantza lehiaketaren gala eta Mihiluze saio berezian parte hartzeko
aukera izango da.
- Gero eta gazte gehiagok parte hartzen dute ekimenetan. Alde biko
komunikazio etengabea.
- Dantzazank Gala eta Mihiluzera publiko bezala joateko gonbidapenak egun
berean Bilborock-en dohainik eskuragai.
Bilboko
Udalaren Euskara Sailak nerabeei zuzenduriko Harrapazank programa jadanik
martxan da. Azken asteotan musikagintza jorratu duten Jozank Topaketa
interesgarriez gain, aurten bada non aukeratu. Kauta eta Suganen lan berriak
zuzenean ezagutu, bilbotar gazteen koreografiak Dantzazank Galan ikus-entzun
zein bilbotarren artean ospatuko den Mihiluze saio berezian parte hartzeko
aukera izango da. Gazte bilbotarren nahietara
sorturiko eta beraien talde lanak garatutako aisialdi eskaintza anitza herritar
guztion eskura.
Musika,
dantza eta Mihiluze lehiaketa berezia izango dira Harrapazank programak martxoan
zehar ospatuko dituen ikuskizunen ardatz
nagusiak. Horretarako teknologia berriek zein aurrez aurreko komunikazioak
eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dira. Horren adibide dira
Harrapazanken inguruan sortu diren sare sozialek zein blogak jaso izan dituen
bisitarien sarrerak. Harrapazankeko Tuenti sareak esaterako 3000 bisita eta
ehundaka mezu jaso izan ditu azken hilabetean.

Gehiago irakurri...