Komeriaren Kluba eta Bertsotramarraskya ikuskizun arrakastatsuen birari hasiera emango diogu datozen hilabeteetan. Hots, Kultur Kabia Zerbitzuak sorturiko kalitate goreneko ikuskizun garaikideak programatzeko aukera paregabea.
Komeriaren kluba Estatu Batuetako stand-up comedy entretenimendu genero ezagunaren euskal bertsioa da. Euskal Herri osoko aktore ezagunek bizitzaren gora-beherak kontatzen dituzte DJ batek lagunduta. Bestetik, Bertsotramarraskya saio berritzaileak, bertsoak pantaila handian islatzen ditu irudigilearen zertzeladei esker. Bertsolarien berbak 3 dimentsioetan ikusteko aukera.
Kontratazio aukera ekainera bitartean luzatuko dugu.. Informazio gehiago nahi izatekotan, gurekin harremanetan jarri baino ez duzue.
