
Bigarren ponentzia: "Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak"
ITURRIA: LAN TA LAN
Kantu on bat egiteko formula jakinik ez, baina lau akorderekin mila kantu egin daitezkeela azaldu zuten Ines Osinaga, Lander Irazola eta Onintze Garciak, atzo Bilbon eskainitako Jozank musika tailerren lehenengo saioan.

Ane ARRUTI
Gose taldeko Ines Osinaga, Lor taldeko Lander Irazola eta Seiren taldeko Onintze Garcia izan ziren atzo Jozank ekimenari hasiera eman zioten hiru musikariak. Bilboko Udalak antolatzen duen Harrapazank programaren barruan eskainitako doako musika ikastaroak dira eta aste honetan zehar Bilborocken izango dira musikaren alor ezberdinak lantzeko.
Bideo, zuzeneko eta sariak
Dena ez zen hala ere berriketa izan eta zuzeneko kantuak eta bideoklipak ikusteko parada ere izan zen. Disko eta opariak ere banatu ziren bukaeran.
Garciak, bi balada aukeratu zituen akustikoan kantatzeko. Osinagak, aldiz, trikitiarekin bere herriko «punki zahar batzuek» abesten zuten «Enamorado de la muerte»ren bertsio berezi bat. Sorkuntza aitzakiatzat hartuta, kantu gehienak lau akorderekin osa daitezkeela demostratzeko «pot-pourri» bat osatu zuen Irazolak, irrati gehienetan entzuten diren greatest hits-ekin.
Entzuleen galderen txanda iritsita, «kantu on bat» sortzeko formulaz galdetu zieten hiru musikariei. «Edukiko banu, ez nuke hain erraz botako», izan zen Osinagaren erantzuna. Arrakasta lortzeko garaian, marketinak laguntzen duela aitortu zuen Irazolak, baina «kantuak ez badu ezer, diruak ez du ezertarako balio».
Onak edo ez hain onak, betiko lau akordeekin edo beste batzuekin, hiru musikariek kantuak egiten jarraitzeko duten grina agerian geratu zen. Osinagak azaldu zuenez, «kontatzeko gauzak dauden bitartean, kantuak egiten jarraituko dugu».
Bilboko Udaleko Euskera Sailak martxan jarri dau 'Harrapazank' euskera sustatzeko programearen bosgarren edizinoa. Ekimenak 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxuen artean euskerearen erabilera bultzatzea dau helburu eta, era berean, gazteentzako kultur eskaintzea handitu gura dau jarduera erakargarri eta barritzaileen bitartez. 'Harrapazank' programeak gure hizkuntzea, irakaskuntzatik kanpoko eremuetan, eguneroko hartu-emonetako hizkuntza izatea lortu gura dau.
'Harrapazank' Euskera Sailak Topagunea - Euskera Alkarteko Federazinoaren laguntzinoagaz antolatzen dauen ekimen egonkorra da. BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira.
Edizino honek gazteen parte hartzea sustatzen dau lehiaketa biren bitartez. Horreetan, gazteek euren gaitasun artistikoak, musikalak eta jantzarako doeak erakutsi ahal izango ditue.
Topaguneko dinamizatzaileek Bilboko ikastetxe eta institutuak bisitau ditue, gazteei bi lehiaketen ganeko informazinoa eskaintzeko. Komunikazino-kanpaina horren ondoren, 120 nerabe baino gehiagok izena emon dabe lehiaketetan.
Apirilaren 21 eta 22an ospatuko diren udaletako euskara-zerbitzuen topaketek nerabeak izango dituzte hizpide. Izan ere, UDALTOP-en 2.edizio honetan udaletatik nerabeen aisialdian eta lagun artean euskara gehiago erabiltzeko zer egin dezaketen aztertuko da, beti ere EBPN-ko esparruak gai nagusiak izanik (familia, aisia, enpresa...). Horretarako adituen esperientzia teoriko zein praktikoa entzuteko aukera izango dugu. Kultur Kabia enpresako zuzendariak, Aritza Escandon, nerabeen euskararekiko motibazioan nola eragin azalduko du.
2010-03-23

Martxoaren 13an amaitu zen Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren seigarren ekitaldia. 3 eta 12 urte tarteko umeei egokitutako 30 ikuskizun antolatu dira eta ikuskizun bakoitzean, bataz beste, 200 umek parte hartu dute. Horrela, guztira, 5.757 haur eta gaztetxok gozatu dute euskara hutsezko ekitaldi-sorta honetaz.
Bestalde, bigarren urtez, ekitaldian gurasoei zuzendutako sentiberatze hitzaldiak eta tailerrak garatu izan dira euskaraz eta gazteleraz, seme-alaben hizkuntza ohituretan eragitera eta umeei eskolako lanetan gurasoek zelan lagundu aztertzera bideratuta. Antton Irustak gurasoei zuzendutako ipuin kontaketa tailerra eskaini du, ipuinen eta ahozko adierazpenaren balore hezitzaileak aurkezteko.Tailerretan parte hartu duten 130 gurasoek ekimen honen arrakasta bermatzen dute.
| 12 | Hurrengoak > |