Topaketan zehar jasotakoa, modu laburrean, adieraziko dugu datozen lerrootan.
Bigarren ponentzia: "Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak"
- Topagunearen kultur zerbitzua da. Harrapazank eskaitzarekin 5 urte daramate Bilboko udalarekin elkarlanean. 12-18 urte arteko nerabeentzat programa osatu bat dute eskuartean.
- Euskara plazerrarekin, esperientzia positiboekin, ondo pasatzearekin lotu nahi dute. Euskara motibaziotik pasa eta erabilerara eraman nahi dute.
- Kontsumitzaileak gazteak dira, beraz, nerabeei eman behar zaie protagonismoa; nerabeen zaletasunek izan behar dute ardatz; ekintzetan parte-hartze aktiboa izan behar dute baita komunikazio bideetan ere -sare sozialak-.
- Erreferente hurbilak eta erakargarriak erabiliz: idoloak, eredu hurbilak -begirale zein irakasleak-, erdal munduko euskaldunak.
- Erabilera esparru berriak komunikazio bide bihurtu.
- Erakargarritasuna ezinbestekoa da: goi-mailako artistak, ludikotasuna erdigunean, ikuskizun moderno eta espektakularrak, proposamen berritzaileak.
- Nerabeekiko enpatia sentitzea oso garrantzitsua da.
- Ekintzen aurretik ikastetxeetan aurkezpena egiten da; sare-sozialak eta blogaren erabilera ezinbestekoa da, informatzeko eta elikatzeko -bideoak …-.
- Tuenti nerabeen artean oso indartsu dago, baina batik bat gaztelaniaz. Euskararen erabilera probokatzeko, naturaltasunez euren artean euskaraz jardun behar dugu. Gaur egun, gurekin euskaraz egiten dute, euren artean gaztelaniaz.
ITURRIA: LAN TA LAN
