Apirilaren 21 eta 22an ospatuko diren udaletako euskara-zerbitzuen topaketek nerabeak izango dituzte hizpide. Izan ere, UDALTOP-en 2.edizio honetan udaletatik nerabeen aisialdian eta lagun artean euskara gehiago erabiltzeko zer egin dezaketen aztertuko da, beti ere EBPN-ko esparruak gai nagusiak izanik (familia, aisia, enpresa...). Horretarako adituen esperientzia teoriko zein praktikoa entzuteko aukera izango dugu. Kultur Kabia enpresako zuzendariak, Aritza Escandon, nerabeen euskararekiko motibazioan nola eragin azalduko du.
- Apirilaren 21ean, asteazkena, 12etan. "Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak"

hasiera
Kulturkabia Facebook-en
RSS feed