Getxoko Euskara Sailak antolaturiko Euskara Jardunaldiek aurten saio berritzaile bat dakarte bere baitan. Izan ere, Izarren Distira Kastin eta Gala burutuko dira Getxoko gaztetxoei esker. Talentu show honek hautaketa proba bat proposatzen die 12-18 urte bitarteko getxotarrei, ezkutuan duten artista distiratsua azaleratu dezaten. Epaileen aurrean, aldez aurretik taldeka landutako ikuskizunak aurkeztu beharko dituzte Galan plaza eskuratu nahi badute. Gutxienez 2 eta gehienez 10 minutuko emanaldiak onartuko dira, hauek euskaraz izan behar dutelarik. Finalean, gazteentzako erreferente diren pertsonai famatuez osatutako epaimahaiak artistarik arrakastatsuenak aukeratu eta sarituko ditu.

www.izarrendistira.nireblog.com
Sariei dagokienez, 1. sarituek ikas-bidaiarako 1000€ ala 6 pertsonentzako multiabentura asteburu baten artean aukeratu beharko dute. Bigarrenek, abenduan ospatuko den Euskal Selekzioaren partidua ikusteko 6 sarrera jasoko dituzte.
Abenduaren 5ean burutuko den Izarren Distira Gala, Nerea Alias aurkezle ezagunak gidatuko du. Epamahaian Xabi Paya bertsolaria, Elsa Pamparacuatro (Sopelako Zirku Jaialdiaren antolatzailea) eta hirugarrena sorpresa. Gonbidatu berezi bezala, ordea, LAIN bikote arrakastatsua izango da taula gainean. Andres Isasi Musika Eskolan izango den finala DJ Oleaktiff-ek girotu du.
o Izarren Distira Kastina: Azaroak 28, 17:00etan Villamonteko Kultur Etxean.
o Izarren Distira Gala: Abenduak 5, 19:30etan Andres Isasi Musika Eskolan (sarrera dohainik, gonbidapenak Getxoko Kultur Etxean).
Euskara eta gozamena eskutik dantzan
Izarren Distira Kastin eta Galan!
www.izarrendistira.nireblog.com

hasiera
Kulturkabia Facebook-en
RSS feed