hasierahasiera > Bloga > harrapazank, gazteentzako aisialdi eskaintza

Bloga

HARRAPAZANK, GAZTEENTZAKO AISIALDI ESKAINTZA

MARTXOAN MUSIKA, DANTZA ETA MIHILUZE LEHIAKETAK BILBOROCK-EN HARRAPAZANK PROGRAMAREN ESKUTIK

  • Martxoan musika kontzertuak, dantza lehiaketaren gala  eta Mihiluze saio berezian parte hartzeko aukera izango da.
  • Gero eta gazte gehiagok parte hartzen dute ekimenetan. Alde biko komunikazio etengabea.
  • Dantzazank Gala eta Mihiluzera publiko bezala joateko gonbidapenak egun berean Bilborock-en dohainik  eskuragai.

Bilboko Udalaren Euskara Sailak nerabeei zuzenduriko Harrapazank programa jadanik martxan da. Azken asteotan musikagintza jorratu duten Jozank Topaketa interesgarriez gain, aurten bada non aukeratu. Kauta eta Suganen lan berriak zuzenean ezagutu, bilbotar gazteen koreografiak Dantzazank Galan ikus-entzun zein bilbotarren artean ospatuko den Mihiluze saio berezian parte hartzeko aukera izango da.  Gazte bilbotarren nahietara sorturiko eta beraien talde lanak garatutako aisialdi eskaintza anitza herritar guztion eskura.

Musika, dantza eta Mihiluze lehiaketa berezia izango dira Harrapazank programak martxoan zehar  ospatuko dituen ikuskizunen ardatz nagusiak. Horretarako teknologia berriek zein aurrez aurreko komunikazioak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dira. Horren adibide dira Harrapazanken inguruan sortu diren sare sozialek zein blogak jaso izan dituen bisitarien sarrerak. Harrapazankeko Tuenti sareak esaterako 3000 bisita eta ehundaka mezu jaso izan ditu azken hilabetean.

KAUTA ETA SUGAN

Gazteei zuzenduriko musikan erreferente bihurtu diren Kauta eta Sugan taldeak, Isladak eta Malko Gorria deituriko lan berriak aurkeztera datoz.  Bilborock aretoa argi eta doinuz jantziko da, talde gazte hauen ikuskizun berriei ongi etorria emateko.  Hitzordua martxoaren 13an, ostirala, 20:00etan izango da. Sarrerak jadanik Bilborock-en zein BBKren orotariko kutxazainetan  6€-tan daude salgai.

 

DANTZAZANK

Ekimen arrakastatsua izan da, 20 bat taldek adierazi baitute lehiatzeko grina. Otsailak 17an ospatu zen kasting-era begira, taldeek koreografia ikusgarriak landu zituzten, Galan plaza bat eskuratzeko asmoz zein gogoz.  Zaila izan zen arren, epaileen erabakiak 6 talde aukeratu zituen. Ordutik, asteartero koreografo baten laguntzarekin beraiek sorturiko koreografiak fintzen dabiltza.  Publikoa liluratuko duen dantza lehiaketaren prestaketa lanak abian dira. Martxoaren 20an ospatuko den galan ikusle bezala joan nahi izanez gero, egunean bertan 18:30etatik aurrera, Bilborock-era hurbiltzen diren pertsonen artean gonbidapenak banatuko dira. Lehiaketa bera 19:30etan hasiko da, dantzariak epaimahaikideen oniritzia eskuratzen ahaleginduko direlarik sariak irabazteko helburuarekin (ikasbidaiarako dirulaguntza edo multiabentura asteburua 6 laguntzat esaterako). Bilbotarren talentua taula gainean Nerea Alias aurkezlearen eskutik.

 

MIHILUZE

Telebistako saio arrakastatsuak Bilborock aretoa plato bihurtuko du martxoaren 27an. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Ilaski Serrano eta Kike Amonarrizek gazte bilbotarren lehia gidatuko dute. Bitartean, partaideak famatuen laguntzarekin jokoan dauden sariak irabazten ahaleginduko dira (multiabentura egun pasa 6 laguntzat, MP3ak…). Artista gonbidatuak Urko Aristi, Onintza Enbeita, Joseba Olagarai, Yannick Vergara, Jokin Lacalle eta… Publiko gisa etorri nahi duenak, ikuskizuna ospatuko den egunean gonbidapenak jaso ahalko ditu Bilborock-en 18:30etatik aurrera.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

663083736 edota harrapazank@gmail.com

 



Erantzunak

Erantzuna eman
Izena:
Emaila:
Erantzuna:
Irudian agertzen diren hizkiak idatzi alboko testu-kutxan.
Idatzitako kodea ez dator bat aurreko irudikoarekin. Saiatu berriro:
Bilatu

Etiketak
"bilboko udala 2.edizioa 2009 2010 2011 abesti sorkuntza aisia aisialdia aktore alejandra navarro alex sardui alkarbide anekdotak antzerki antzerkia argia aritza escandon arrakastatsua arte artistak asier landa ayuntamiento de bilbao azkue fundazioa bakarrizketak barakaldo beka benito ansola berbaldiak bermeo bermeoko udala berritzailea bertso bertsoak bertsolari bertsotramarraskya bi errepidean bideo bideoa bideoak bideoklipa bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak bilera bira bizkaia break dantzariak d eredua dantza dantza lehiaketa dantzazank deia deialdia derio diseinua distirazank dj oleaktiff dstirazank durangaldea ebpn edizioa egitasmoak egunkaria ekintza erakargarriak emanaldiak enpatua entseguak erabilera erreportaia erreportaiak eskaintza esperientzia etb1 euskal euskaldun euskara euskara biziberritzeko plan nagusia euskara saila euskara teknikariak euskaraz euskera film laburren bilduma finala finalista gala gazte gazte informazio zerbitzua gaztea gazteak gazteak protagonista gazteen iritzia getxo getxoko udala getxoztar giz graffiti graffiti lehiaketa gurasoak hakima velez harrapazank haur haur kultur zirkuitua haurrak hitzaldiak ikasketak ikasleak ikerketa ikus-entzunezko ikus-entzunezko rallya ikus-entzunezkoak ikusentzun ikusentzunezko ikusgarria ikusi eta ikasi ikuskizunak ipuinak irabazleak iritzia irudimena iván pérez izarren distira jardunaldiak jozank maratoia kamara kamera kameratoia kastin kasting kastinga kazetari klikasi komeriaren kluba komunikazank kontalariak kontsumo masiboa kontzertuak kultur kabia kultur zirkuitu kultur zirkuitua kultura kulturkabia laburmetrai laburmetraiak lain lan eskaintza lasarte-oria lehiaketak lekeitio lezama ludikotasuna magia mago magoak mari motots matrikulazioa merinaldearen mankomunazgoa moda desfilea motibazioa multimedia muntaia musika musikariak mutriku nahi dudalako nerabe nerabeak nerea alias oihan vega ongi etorria ostera pailazoak partaidetza parte hartu parte hartzaile parte hartze parte hartzea pirritx eta porrotx ponentzia portaera prentsaurrekoa produktua protagonista protagonistak prueba revolta permanent sare sozialak saria sariak sormen sormena sormenezko sortzaile soziolinguistika klusterra spraikada tailerrak talde lana talentu lehiaketa talentua teknikariak topagunea topaketak tuenti txorierri txorierriko izarren distira txotxongiloak udagoieneko ostera udala udaltop uribe kosta urko aristi web gunea xabi paya xi.edizioa zerbitzua zine zuzenekoa