hasierahasiera > Bloga > harrapazank 2010 abian!

Bloga

HARRAPAZANK 2010 ABIAN!

 

Aurtengo Harrapazank programan inoizkorik jente gehien izango dala aurreikusi dabe antolatzaileek

Bilboko Udaleko Euskera Sailak martxan jarri dau 'Harrapazank' euskera sustatzeko programearen bosgarren edizinoa. Ekimenak 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxuen artean euskerearen erabilera bultzatzea dau helburu eta, era berean, gazteentzako kultur eskaintzea handitu gura dau jarduera erakargarri eta barritzaileen bitartez. 'Harrapazank' programeak gure hizkuntzea, irakaskuntzatik kanpoko eremuetan, eguneroko hartu-emonetako hizkuntza izatea lortu gura dau.

'Harrapazank' Euskera Sailak Topagunea - Euskera Alkarteko Federazinoaren laguntzinoagaz antolatzen dauen ekimen egonkorra da. BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira.

Edizino honek gazteen parte hartzea sustatzen dau lehiaketa biren bitartez. Horreetan, gazteek euren gaitasun artistikoak, musikalak eta jantzarako doeak erakutsi ahal izango ditue.

Topaguneko dinamizatzaileek Bilboko ikastetxe eta institutuak bisitau ditue, gazteei bi lehiaketen ganeko informazinoa eskaintzeko. Komunikazino-kanpaina horren ondoren, 120 nerabe baino gehiagok izena emon dabe lehiaketetan.

 

 

 

 

Distirazank

'Harrapazank' programearen barrikuntza nabarmenena da talentu lehiaketa hau. Bertara, gazteek edozein muetatako ikuskizunak aurkeztu ahal izango ditue: antzerkia, magia, zirkua, musika ekintzak, playbackak, bertsoak, etab.

Lehenengo edizino honetan 10 taldek emon dabe izena, eta horreetatik 8 pasau dira apirilaren 17an 19:30ean Bilborock aretoan egingo dan finalera.

Finala gala ikusgarri baten barruan izango da eta Oihan Vega arduratuko da aurkezle lanetaz.

Ikuskizunak galarako hobetu ditzaten, parte hartzaile guztiek Galder Perez eta Aiora Sedano aktoreen laguntzinoa dabe, astero Deustoko Udaltegian egiten ari diran proba-saioetan.

Dantzazank

Aurreko edizinoko arrakasta handiaren ondoren, barriro antolatuko da 'Dantzazank' dantza lehiaketa. Aurten be, gazteek talde-koreografiak antolatu beharko ditue azken saria irabazi ahal izateko.

Oraingo honetan, 18 talde aurkeztu dira. Lehen aukeraketearen ondoren, 8 talde ailegau dira lehiaketearen finalera. Azken galea apirilaren 24an izango da, Bilborock aretoan 19:30ean. Nerea Alias izango da aurkezlea eta bertara hurreratzen diren guztiek talde finalisten eta artista ezagunen ikuskizunakaz gozetako aukerea izango dabe, doban.

Jozank

Ardatz nagusitzat musikea izango dauen  Jozank ekimen hau Bilborock aretoan egingo diran musika ikastaro interesgarriek osotzen dabe. Aurten, Bilboko gazteen eretxia kontuan izan da tailerrak emongo dituen musikarien zerrendea osotzeko.

· Abesti sorkuntzea. Apirilaren 12a. 19:30ean

Lander Irazola (Lor), Inés Osinaga (Gose) eta Onintze García (Seiren)

· Ahotsa eta berbak. Apirilaren 13a. 19:30ean

Iñaki Ortiz de Villalva (Betagarri) eta Fran Urias (Hesian)

· Baketen indarra. Apirilaren 14a. 19:30ean

Iker Uriarte (Betagarri) eta Aritz Lete (Kokein)

· Bajua, kantaren oinarri erritmikoa. Apirilaren 15a. 19:30ean

Adrian Elustondo (Kauta) eta Joanes Ederra (Seiren)

'Jozank' Esne Beltza eta Lain taldeen kontzertuagaz osotuko da. Emonaldia Bilborock Aretoan izango da apirilaren 30ean, barikua, 20:00etan. Sarrerea: 6 euro.

'Harrapazank' sare sozialetan

'Harrapazank' programeak badu orrialdea gazteak alkarregaz komuniketako erabiltzen daben Interneteko Tuenti sare sozialean.

Atari honek 9.000 bisita jaso izan ditu eta ehunka nerabe sarearen lagun egin dira. Gazte bilbotarrek tresna hau mezuak bialtzeko eta ikuskizunen argazkiak eta bideoak komentetako erabilten dabe.

Bestalde, 'Harrapazank'-en bloga (www.harrapazank.com) aurrera doa.

Bizkaie!

 



Erantzunak

Erantzuna eman
Izena:
Emaila:
Erantzuna:
Irudian agertzen diren hizkiak idatzi alboko testu-kutxan.
Idatzitako kodea ez dator bat aurreko irudikoarekin. Saiatu berriro:
Bilatu

Etiketak
"bilboko udala 2.edizioa 2009 2010 2011 abesti sorkuntza aisia aisialdia aktore alejandra navarro alex sardui alkarbide anekdotak antzerki antzerkia argia aritza escandon arrakastatsua arte artistak asier landa ayuntamiento de bilbao azkue fundazioa bakarrizketak barakaldo beka benito ansola berbaldiak bermeo bermeoko udala berritzailea bertso bertsoak bertsolari bertsotramarraskya bi errepidean bideo bideoa bideoak bideoklipa bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak bilera bira bizkaia break dantzariak d eredua dantza dantza lehiaketa dantzazank deia deialdia derio diseinua distirazank dj oleaktiff dstirazank durangaldea ebpn edizioa egitasmoak egunkaria ekintza erakargarriak emanaldiak enpatua entseguak erabilera erreportaia erreportaiak eskaintza esperientzia etb1 euskal euskaldun euskara euskara biziberritzeko plan nagusia euskara saila euskara teknikariak euskaraz euskera film laburren bilduma finala finalista gala gazte gazte informazio zerbitzua gaztea gazteak gazteak protagonista gazteen iritzia getxo getxoko udala getxoztar giz graffiti graffiti lehiaketa gurasoak hakima velez harrapazank haur haur kultur zirkuitua haurrak hitzaldiak ikasketak ikasleak ikerketa ikus-entzunezko ikus-entzunezko rallya ikus-entzunezkoak ikusentzun ikusentzunezko ikusgarria ikusi eta ikasi ikuskizunak ipuinak irabazleak iritzia irudimena iván pérez izarren distira jardunaldiak jozank maratoia kamara kamera kameratoia kastin kasting kastinga kazetari klikasi komeriaren kluba komunikazank kontalariak kontsumo masiboa kontzertuak kultur kabia kultur zirkuitu kultur zirkuitua kultura kulturkabia laburmetrai laburmetraiak lain lan eskaintza lasarte-oria lehiaketak lekeitio lezama ludikotasuna magia mago magoak mari motots matrikulazioa merinaldearen mankomunazgoa moda desfilea motibazioa multimedia muntaia musika musikariak mutriku nahi dudalako nerabe nerabeak nerea alias oihan vega ongi etorria ostera pailazoak partaidetza parte hartu parte hartzaile parte hartze parte hartzea pirritx eta porrotx ponentzia portaera prentsaurrekoa produktua protagonista protagonistak prueba revolta permanent sare sozialak saria sariak sormen sormena sormenezko sortzaile soziolinguistika klusterra spraikada tailerrak talde lana talentu lehiaketa talentua teknikariak topagunea topaketak tuenti txorierri txorierriko izarren distira txotxongiloak udagoieneko ostera udala udaltop uribe kosta urko aristi web gunea xabi paya xi.edizioa zerbitzua zine zuzenekoa