hasierahasiera > Bloga > 30 ikuskizun baino gehiagok osatzen dute ikusi eta ikasiren aurtengo edizioa

Bloga

30 IKUSKIZUN BAINO GEHIAGOK OSATZEN DUTE IKUSI ETA IKASIREN AURTENGO EDIZIOA

  •  Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren seigarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu
  • Bi gune berri ditugu aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia
  • Azken edizioan 3 eta 12 urte bitarteko 11.000 ume inguruk hartu zuen parte

30 ikuskizun baino gehiagok osatzen dute Ikusi eta Ikasiren aurtengo edizioa. Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren seigarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu. Ekitaldi honetan, 3 eta 12 urte tarteko umeei egokitutako ikuskizun interesgarriak antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak, etab.). Emanaldiak Begoñako eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango Ikastetxeetan egingo dira, urtarrilaren 12tik martxoaren 13ra bitartean. Bestalde, bi gune berri ditugu aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia.

Ikusi eta Ikasi Bilboko Udalaren Euskara Sailak Topagunea-Euskara Elkarteko Federazioaren laguntzarekin antolatzen duen ekimen egonkorra da. BBK eta Bizkaiako Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira. Kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko haurren artean euskararen erabilera haien aisialdian sustatzea da. Halaber, Ikusi eta Ikasi-k haurren artean bidezko heziketa, parte hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen du.

Bigarren urtez, gurasoei zuzendutako sentiberatze hitzaldiak eta tailerrak garatuko dira seme-alaben hizkuntza ohituretan eragitera eta umeei eskolako lanetan gurasoek zelan lagundu aztertzera bideratuta. Pasa den urtean tailer hauetan parte hartu zuten 260 gurasoek ekimen honen arrakasta bermatzen dute.

Bestalde, Antton Irustak gurasoei zuzendutako ipuin kontaketa tailerra eskainiko du. Bertan, ipuinen eta ahozko adierazpenaren balore hezitzaileak aurkeztuko dira. Parte hartzea errazteko hitzaldiak haurrentzako ikuskizunak gauzatuko diren udaltegi eta ordutegi berean egingo dira.

HITZALDIAK:

Ipuin kontaketa tailerra (euskaraz)

Emailea: Antton Irusta Otsailak 2. Begoñako Udaltegia. 18:00 Otsailak 4. Tiboli Ikastetxea. 18:00 Otsailak 6. Deusto Bidarteko Udaltegia. 11:00

No sabemos euskera… ¿Cómo podemos ayudar a que nuestros hijas e hijos sean bilingües? (Gasteleraz)

Emaileak: Julio Ibarra eta Iñaki Eizmendi Otsailak 9. Begoñako Udaltegia. 18:00 Otsailak 13. Deusto Bidarteko Udaltegia. 11:00 Otsailak 25. San Frantziskoko Udaltegia. 18:00

Como ayudarles en las tareas escolares… si no sabemos euskera? (Gazteleraz)

Emailea: Iñaki Eizmendi Otsailak 16. Begoñako Udaltegia. 18:00 Otsailak 20. Deusto Bidarteko Udaltegia. 11:00 Martxoak 4. San Frantsizkoko Udaltegia. 18:00

Edizio honetako beste berrikuntza bat “Jolasen Txokoa” da. Ekimena haur eta gurasoei zuzenduriko erakusketa dinamiko bat da. Bertan, euskarazko mahai-joko, jostailu, ipuin, DVD eta joko elektrikoak erakusgai egongo dira. Adituak diren dinamizatzaileen eskutik parte hartzaileek joko hauekin gozatzeko hainbat aukera erraz eta dibertigarri ezagutuko dituzte.

JOLASEN TXOKOA hurrengo egunetan izango da:

Urtarrilak 12. Begoñako Udaltegia. Bi saio: 17:30-18:30/ 18:30-19:30

Urtarrilak 16. Deusto Bidarteko Udaltegia. Bi saio: 10:30-11:30/ 11:30-12:30 IKUSI ETA IKASI 2010

 

 

 

 



Erantzunak

Erantzuna eman
Izena:
Emaila:
Erantzuna:
Irudian agertzen diren hizkiak idatzi alboko testu-kutxan.
Idatzitako kodea ez dator bat aurreko irudikoarekin. Saiatu berriro:
Bilatu

Etiketak
"bilboko udala 2.edizioa 2009 2010 2011 abesti sorkuntza aisia aisialdia aktore alejandra navarro alex sardui alkarbide anekdotak antzerki antzerkia argia aritza escandon arrakastatsua arte artistak asier landa ayuntamiento de bilbao azkue fundazioa bakarrizketak barakaldo beka benito ansola berbaldiak bermeo bermeoko udala berritzailea bertso bertsoak bertsolari bertsotramarraskya bi errepidean bideo bideoa bideoak bideoklipa bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak bilera bira bizkaia break dantzariak d eredua dantza dantza lehiaketa dantzazank deia deialdia derio diseinua distirazank dj oleaktiff dstirazank durangaldea ebpn edizioa egitasmoak egunkaria ekintza erakargarriak emanaldiak enpatua entseguak erabilera erreportaia erreportaiak eskaintza esperientzia etb1 euskal euskaldun euskara euskara biziberritzeko plan nagusia euskara saila euskara teknikariak euskaraz euskera film laburren bilduma finala finalista gala gazte gazte informazio zerbitzua gaztea gazteak gazteak protagonista gazteen iritzia getxo getxoko udala getxoztar giz graffiti graffiti lehiaketa gurasoak hakima velez harrapazank haur haur kultur zirkuitua haurrak hitzaldiak ikasketak ikasleak ikerketa ikus-entzunezko ikus-entzunezko rallya ikus-entzunezkoak ikusentzun ikusentzunezko ikusgarria ikusi eta ikasi ikuskizunak ipuinak irabazleak iritzia irudimena iván pérez izarren distira jardunaldiak jozank maratoia kamara kamera kameratoia kastin kasting kastinga kazetari klikasi komeriaren kluba komunikazank kontalariak kontsumo masiboa kontzertuak kultur kabia kultur zirkuitu kultur zirkuitua kultura kulturkabia laburmetrai laburmetraiak lain lan eskaintza lasarte-oria lehiaketak lekeitio lezama ludikotasuna magia mago magoak mari motots matrikulazioa merinaldearen mankomunazgoa moda desfilea motibazioa multimedia muntaia musika musikariak mutriku nahi dudalako nerabe nerabeak nerea alias oihan vega ongi etorria ostera pailazoak partaidetza parte hartu parte hartzaile parte hartze parte hartzea pirritx eta porrotx ponentzia portaera prentsaurrekoa produktua protagonista protagonistak prueba revolta permanent sare sozialak saria sariak sormen sormena sormenezko sortzaile soziolinguistika klusterra spraikada tailerrak talde lana talentu lehiaketa talentua teknikariak topagunea topaketak tuenti txorierri txorierriko izarren distira txotxongiloak udagoieneko ostera udala udaltop uribe kosta urko aristi web gunea xabi paya xi.edizioa zerbitzua zine zuzenekoa