hasierahasiera > Bloga

Bloga

KLIKASI, EDUKI DIDAKTIKOEN MULTIMEDIA GUNEA

 

Azkue Fundazioak Klikasi sortu du, eduki didaktikoak euskaraz batzeko Multimedia Gunea, hain zuzen ere.

Euskaraz baliabide gutxi aurkitu ditzakegu eta askotan euskaldun irakasle eta ikasleek ikasteko baliabideak beste hizkuntza batzuetan ikustera eta erabiltzera behartuta daude. Hau dela eta, Azkue Fundazioak Multimedia Gune hau sortzen du, euskarazko baliabideen sorkuntza bultzatu eta denak batzen dituen gune bat izateko.

Klikasi web guneak, "klik eginez ikasi" esan nahi du, euskaldun ikasleek teknologia berrien bitartez ikasteko aukera izan dezaten eta ikastetxeetan ere sortzen dituzten baliabide didaktikoak partekatzeko aukera izateko.

Kultur Kabia proiektuaren dinamizazioaz arduratu da Azkue Fundazioarekin elkarlanean.

 

Informazio gehiago: klikasi.azkuefundazioa.org




BENITO ANSOLA IKUS-ENTZUNEZKO BEKEN EMAITZAK IKUSGAI

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Benito Ansola Beken lehen deialdia egin zuen iaz, euskarazko ikus-entzunezko lanen sormena bultzatzeko asmoz. 4.000 euroko bi beka banatu zituen Topaguneak, eta haiei esker euskarazko bi labur berri sortu dira. Lan horiek, David Zabala lekeitiarrak zuzendutako Ohe azpiko zera eta Joseba Uberuaga gernikarraren Izena duena, datorren larunbatean estreinatuko dira, Lekeitiko Zine Bileraren barruan.

Euskara Elkarteen Federazioak Benito Ansola Bekak sortu zituen 2010ean. Euskal Herriko 18-36 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta ikus-entzunezko lanak sortzen laguntzea dute helburu. Lehen edizioan 17 proiektu jaso ziren, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoatik, genero guztietakoak: animazioa, drama, tragikomedia, fikzioa eta, batez ere, dokumentalak.

Gauzak horrela, epaimahaiak (Koldo Almandoz zuzendaria, Vanesa Fernandez, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea eta Joseba Zuberogoitia, Lekeitioko Euskal Zine Bilerako antolatzailea) ez zuen erraza izan horien artean bi lan aukeratzea.

Topaguneak ikus-entzunezkoak lantzeko hainbat egitasmo ere sortu ditu azken urteotan: Laburbira film labur zirkuitua, Kameratoia ikus-entzunezko rallya, aurtengo Durangoko Azokan estreinatuko den Irudienea egitasmoa eta iaz abiatu zen Benito Ansola beka. Horiekin guztiekin, euskarazko ikus-entzunezkoen sormenari lagundu nahi dio Topaguneak.

Trailerrak ikusgai:

Informazio iturria: Nontzeberri



REVOLTA PERMANENT TALDEAREN BIDEOKLIP BERRIA IZARREN DISTIRA-REN ESKUTIK



GETXOKO IZARREN DISTIRA GALA TELE7n



BBK KLIP LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PREST?

BBK KLIP lehiaketaren inguruko informazioa jaso dugu, eta deialdia zuekin partekatzea interesgarria izan daitekeela iruditu zaigu. Gazteen sormena lantzeko aukera paregabea!

  • Saria: 1000€
  • Epea: azaroak 21

Bideoak sortzea atsegin duzu? Lagunekin bideoak grabatzen dituzu, ezta? Irabazi 1.000 euroko txeke bat BBK Klip lehiaketan parte hartuz. Azaroaren 21a arte daukazu epea zabalik, animatu zaitez!! http://www.bbkklip.biz/

Deialdia atsegin duzu? Sarean zein lagun artean informazioa partekatu!



KAMERATOILARIAK ETB1-eko ARRATSALDERO SAIOAN HIZLARI!



KAMERATOIA: TOPAGUNEKO GAZTE SAILEKO ARDURADUNA BIZKAIA IRRATIAN



VII. KAMERATOIA URDULIZEN ABIATU DA

Pasa dan zapatuan Urdulizen hasita, bost eguneko epea izango dabe kameratoilariek bideoa pentsau, egin eta aurkezteko. Beranduenez be garagarrilaren 14an aurkeztu beharko ditue bideoak, eta orduan hasiko da epaimahaiaren lana. Aurreko edizinoetan legez, epaileek hiru sari emongo ditue, 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak. Behin epaimahaiak erabagia hartuta, lehiakideek bigarren hitzordu bat izango dabe, garagarrilaren 23an Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean. Hitzordu horretan, sortutako lan guztiak ikusteko aukerea izango da, eta irabazleen izenak be jakinarazoko dira.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau zazpigarrenez, Lemoiz, Sopelana eta Urdulizko udalakaz eta Uribe Kostako Mankomunidadeagaz batera.

Lehiaketearen helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da. Horretarako, bost eguneko epea dabe ikus-entzunezko lan baten gidoia idatzi, irudiak grabau, edizino lanak egin eta jentaurrean aurkezteko, beti be antolakuntzeak jarritako gai bati eta ezaugarri batzuei jarraituz. Izena emon daben 19 taldeek garagarrilaren 9an izan eben lehen hitzordua, Urdulizko Kultur Etxean, bideoak egiteko gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda danek batera jasoteko.

Aurreko edizinoetan Eibarren, Aiaraldean, Elgetan, Donostian, Bermeon eta Ermuan parte hartu eben gazteek argi itxi daben moduan, gazte euskaldunen artean badago hori eta gehiago be egiteko irudimena eta gaitasuna. Holan erakusten dabe urtez urte teknika zein eduki aldetik etenbarik hobetuz doazen lanak.


Gehiago irakurri...



KAMERATOIA 2011 MARTXAN

KAMERATOIA ikus-entzunezko rallyaren zazpigarren edizioa prest dago jadanik eta, bai, inoiz baino goizago dator aurtengoan. Topagunearekin batera Uribe-Kostako Mankomunitatea eta Sopelana, Urduliz zein Lemoizko udalak dabiltza antolakkuntza lanetan. Lehiaketa bera udalerri horietan izango da uztailaren 9tik 23ra bitartean.

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 24ra arte. Aurreko edizioetan bezala, ekimenaren webgunea erabiliz eman behar da izena. Dena den, guk baino hobeto, Urko Aristi lagunak azalduko dizue zertan den lehiaketa eta zer egin behar den parte hartzeko




TOPAGUNEAREN VII. KAMERATOIA URIBE KOSTAN IZANGO DA UZTAILEAN

Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren zazpigarren edizioa antolatu du aurten. Gazte euskaldunen sormena sustatzen duen lehiaketan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta ekainaren 24a izango da horretarako azken eguna. 

Uztailaren 9an Urdulizko Kultur Etxean bilduko dira lehen aldiz kameratoilariak, lehiaketarako egin beharko duten bideoaren gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda denek batera jasotzeko. Hortik aurrera, bost eguneko epea izango dute bideoa pentsatu, grabatu, editatu eta aurkezteko eta uztailaren 14an, beranduenez, aurkeztu beharko dituzte epe horretan egindako lanak. Uztailaren 23an, epaimahaiaren lanaren ondoren, Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean elkartuko dira berriz, lan guztiak ikusi eta irabazleen izenak jakiteko. Egunean sortutako pieza guztiak Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentziapean zabalduko dira. Topaguneak lizentzia hori aukeratu izan du azken urteetan, copyright ezagunak ez bezala, sormen lanean zabalkundea ahalbidetzen baitu eduki kulturalak erabiltzeko lizentzia. Horri esker, lehiaketarako sortutako hainbat bideo herriz herri doan Laburbira film laburren zirkuituan txertatzen du. Aurreko edizioetan Eibarren, Aiaraldean, Elgetan, Donostian, Bermeno eta Ermuan parte hartu duten gazteek argi utzi dute gazte euskaldunen artean hori eta gehiago egiteko irudimena eta gaitasuna dagoela. Lehiaketaren inguruko informazio guztia Kameratoiaren webgunean aurki daiteke eta bertan izena emateko aukera ere izango du parte hartu nahi duenak: www.kameratoia.com.

 

ITURRIA: Gaztezulo



12Hurrengoak >
Bilatu

Etiketak
"bilboko udala 2.edizioa 2009 2010 2011 abesti sorkuntza aisia aisialdia aktore alejandra navarro alex sardui alkarbide anekdotak antzerki antzerkia argia aritza escandon arrakastatsua arte artistak asier landa ayuntamiento de bilbao azkue fundazioa bakarrizketak barakaldo beka benito ansola berbaldiak bermeo bermeoko udala berritzailea bertso bertsoak bertsolari bertsotramarraskya bi errepidean bideo bideoa bideoak bideoklipa bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak bilera bira bizkaia break dantzariak d eredua dantza dantza lehiaketa dantzazank deia deialdia derio diseinua distirazank dj oleaktiff dstirazank durangaldea ebpn edizioa egitasmoak egunkaria ekintza erakargarriak emanaldiak enpatua entseguak erabilera erreportaia erreportaiak eskaintza esperientzia etb1 euskal euskaldun euskara euskara biziberritzeko plan nagusia euskara saila euskara teknikariak euskaraz euskera film laburren bilduma finala finalista gala gazte gazte informazio zerbitzua gaztea gazteak gazteak protagonista gazteen iritzia getxo getxoko udala getxoztar giz graffiti graffiti lehiaketa gurasoak hakima velez harrapazank haur haur kultur zirkuitua haurrak hitzaldiak ikasketak ikasleak ikerketa ikus-entzunezko ikus-entzunezko rallya ikus-entzunezkoak ikusentzun ikusentzunezko ikusgarria ikusi eta ikasi ikuskizunak ipuinak irabazleak iritzia irudimena iván pérez izarren distira jardunaldiak jozank maratoia kamara kamera kameratoia kastin kasting kastinga kazetari klikasi komeriaren kluba komunikazank kontalariak kontsumo masiboa kontzertuak kultur kabia kultur zirkuitu kultur zirkuitua kultura kulturkabia laburmetrai laburmetraiak lain lan eskaintza lasarte-oria lehiaketak lekeitio lezama ludikotasuna magia mago magoak mari motots matrikulazioa merinaldearen mankomunazgoa moda desfilea motibazioa multimedia muntaia musika musikariak mutriku nahi dudalako nerabe nerabeak nerea alias oihan vega ongi etorria ostera pailazoak partaidetza parte hartu parte hartzaile parte hartze parte hartzea pirritx eta porrotx ponentzia portaera prentsaurrekoa produktua protagonista protagonistak prueba revolta permanent sare sozialak saria sariak sormen sormena sormenezko sortzaile soziolinguistika klusterra spraikada tailerrak talde lana talentu lehiaketa talentua teknikariak topagunea topaketak tuenti txorierri txorierriko izarren distira txotxongiloak udagoieneko ostera udala udaltop uribe kosta urko aristi web gunea xabi paya xi.edizioa zerbitzua zine zuzenekoa