hasierahasiera > Bloga

Bloga

IKERKETA

 

Nerabeen hizkuntza-erabilera eta interneteko sare sozialak. Aukera berriak?

Soziolinguistika Klusterrak eta Kultur Kabia- Topaguneak elkarlanean egindako proiektuaren emaitzak kaleratu dituzte.

 

Nerabeak eta euskara

Nerabeen hizkuntza erabilera, euskararen normalizazioan dabiltzanen interesgune nabarmena da, gaur egun. Hezkuntza-sistemak euskararen ezagutza bermatzean bertatik igarotako belaunaldien bizimodua euskaraz garatuko zela aurreikusi zutenen ustea ez da bete, erabat behintzat. Herrian eta etxean euskararen presentzia esanguratsurik aurkitzen ez duten nerabeek euren arteko harremanetan eta, orokorrean, eskolaz kanpoko bizitzan, gaztelaniarako joera erakusten dute sarri.­

Horrez gain, garrantzitsua da aipatzea euskaraz dakien nerabearen profil soziolinguistikoa aldatu egin dela duela urte batzuetatik hona. Euskara bigarren hizkuntzatzat duten euskaldunen proportzioa gero eta altuagoa da. Era berean, hiri-inguruneetan bizi diren euskaldunak ere gero eta gehiago dira. Ezaugarri horiek aldatu diren moduan, euskara erabiltzeko motibazioetan ere bilakaera bat ematen ari dela antzeman daiteke.

 

Nerabeak eta sare sozialak

Interneteko sare sozialak, azken urteetan sarean agertutako fenomeno berrietako bat dira. Pertsonen arteko komunikaziorako erabilgarriak dira, harreman asko eskura edukitzea eta informazioa modu errazean trukatzea ahalbidetuz. Gaur egun 12 eta 18 urte artean dituzten nerabeen belaunaldia bete-betean harrapatu du interneteko sare sozialen orokortzeak. Euren arteko komunikaziorako tresna garrantzitsuenetakoa bihurtu da, argazkiak, mezuak, hitzorduak eta loturak bat-batean eta dohainik jende askori zabaltzeko aukera ematen dutelako. 

Sare sozial hauek nerabe eta haurren artean izan duten arrakastaz oharturik, hainbat saiakera egin dira tresna hauek helburu batzuen mesedetan erabiltzeko. Esate baterako, facebook, tuenti edo twitter bidez produktu eta zerbitzuen publizitatea egiten da, hezkuntzarako baliabide bezala erabiltzen saiatzen dira edo herritarrak kazetari bilakatzera bideratzen dira. 

 


Gehiago irakurri...



GAZTEAK ETA EUSKARA: ERABILERAREN GPS-a

 Urteak daramatzate Soziolinguistika Klusterrak, Urtxintxa Eskolak eta Topagunea euskara elkarteen federazioak elkarlanean gazteen hizkuntza erabileraren gaia jorratzen. Hainbat aditu, aritu eta gazterekin “Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa” aurrera eraman zen. Azterketa hura egin zenetik, hartzaile mota ezberdinen artean aurkeztu da eta bide askotatik zabaldu da. Baina horrez gain, beste emaitza bat ere eman du azterketa hark: Erabileraren GPSa.

ZER da?
Gazteen hizkuntza erabileran kokatu eta bertan esku hartzeko gida, liburuxka eta poster formatuan.

ZERGATIK sortu da?
Hizkuntza erabileraren fenomenoaren konplexutasuna kontuan hartuta lan egitea komeni delako. Testuinguru zehatz bakoitzaren ezaugarriak aztertzeko marko bat beharrezkoa delako.

ZERTARAKO balio du?
Fenomenoa ulertzeko eta azaltzeko, egoera zehatz baten diagnosirako, gazteen erabileran esku hartzeak planifikatzeko edo aurrera eramandako ekimenak ebaluatzeko.

NORENTZAT eskaintzen da?
Gazteentzat eta gazteekin harremanean dihardutenentzat. Euskararen sustapenarekin lotura izan edo ez, gazteen hizkuntza erabilera kontuan hartuz lan egin nahi duen ororentzat. Esate baterako, begiraleak, irakasleak, kultur programatzaileak, entrenatzaileak, hedabideetako arduradunak, administrazioa,…

NOLA egin da?
Gazteen parte hartze zuzena izan du. Era berean, esparru anitzetan lan egiten duten adituen ekarpenak ere jaso ditu, hala nola, unibertsitatekoak, hezkuntza mundukoak, administrazio publikokoak, komunikazio arlokoak, aisialdi antolatukoak, hedabideetakoak, euskararen aldeko mugimendukoak,…

NON eskura daiteke?

Liburuxkaren edizio digitala eskuragarri dago www.soziolinguistika.org/gazteak helbidean, baita jarraian ere. Paperezko liburuxka eta posterra jaso nahi izanez gero, eskaerak kluster@soziolinguistika.orgHelbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora bideratu behar dira. Salneurri orokorra 5 eurokoa da eta Soziolinguistika Klusterreko bazkideentzat 4 eurokoa.


Erabileraren GPSa


"Nahi dudalako!" egitasmoa jarri dute martxan Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa euskaraz egiteko informazioa biltzen duten 6.400 esku-orri banatuko dituzte Bizkaiko 37 udalerritan.

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egitea sustatzeko "Nahi dudalako!" kanpaina jarri dute abian Bizkaian. Euskaraz zein ikasketa eta non egin daitezkeen azaltzen duten esku-orriak banatuko dituzte Bizkaiko 37 udalerritan.

Proiektua Alkarbidek (Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilguneak) koordinatu du, eta Bizkaiko 16 udalek eta hiru mankomunitatek hartu dute parte. Egitasmoaren helburua da gazteak animatzea batxilergoan eta lanbide heziketan euskarazko ereduan ikasi dezaten; horretarako, beraien bizitokitik hurbil dituzten eskaintzen berri ematen zaie, lagungarri izango zaielakoan. DBHko hirugarren eta laugarren mailan dabiltzan gazteei begira, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz jarraitzeko informazioa biltzen duten 6.400 esku-orri banatuko dituzte Bizkaian. Gainera, www.nahidudalako.com webgunea jarri dute martxan proiektuaren informazio guztiarekin.

Iturria: Euskadi.net

Informazio gehigarria: Azkue Fundazioa

 



Bilatu

Etiketak
"bilboko udala 2.edizioa 2009 2010 2011 abesti sorkuntza aisia aisialdia aktore alejandra navarro alex sardui alkarbide anekdotak antzerki antzerkia argia aritza escandon arrakastatsua arte artistak asier landa ayuntamiento de bilbao azkue fundazioa bakarrizketak barakaldo beka benito ansola berbaldiak bermeo bermeoko udala berritzailea bertso bertsoak bertsolari bertsotramarraskya bi errepidean bideo bideoa bideoak bideoklipa bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak bilera bira bizkaia break dantzariak d eredua dantza dantza lehiaketa dantzazank deia deialdia derio diseinua distirazank dj oleaktiff dstirazank durangaldea ebpn edizioa egitasmoak egunkaria ekintza erakargarriak emanaldiak enpatua entseguak erabilera erreportaia erreportaiak eskaintza esperientzia etb1 euskal euskaldun euskara euskara biziberritzeko plan nagusia euskara saila euskara teknikariak euskaraz euskera film laburren bilduma finala finalista gala gazte gazte informazio zerbitzua gaztea gazteak gazteak protagonista gazteen iritzia getxo getxoko udala getxoztar giz graffiti graffiti lehiaketa gurasoak hakima velez harrapazank haur haur kultur zirkuitua haurrak hitzaldiak ikasketak ikasleak ikerketa ikus-entzunezko ikus-entzunezko rallya ikus-entzunezkoak ikusentzun ikusentzunezko ikusgarria ikusi eta ikasi ikuskizunak ipuinak irabazleak iritzia irudimena iván pérez izarren distira jardunaldiak jozank maratoia kamara kamera kameratoia kastin kasting kastinga kazetari klikasi komeriaren kluba komunikazank kontalariak kontsumo masiboa kontzertuak kultur kabia kultur zirkuitu kultur zirkuitua kultura kulturkabia laburmetrai laburmetraiak lain lan eskaintza lasarte-oria lehiaketak lekeitio lezama ludikotasuna magia mago magoak mari motots matrikulazioa merinaldearen mankomunazgoa moda desfilea motibazioa multimedia muntaia musika musikariak mutriku nahi dudalako nerabe nerabeak nerea alias oihan vega ongi etorria ostera pailazoak partaidetza parte hartu parte hartzaile parte hartze parte hartzea pirritx eta porrotx ponentzia portaera prentsaurrekoa produktua protagonista protagonistak prueba revolta permanent sare sozialak saria sariak sormen sormena sormenezko sortzaile soziolinguistika klusterra spraikada tailerrak talde lana talentu lehiaketa talentua teknikariak topagunea topaketak tuenti txorierri txorierriko izarren distira txotxongiloak udagoieneko ostera udala udaltop uribe kosta urko aristi web gunea xabi paya xi.edizioa zerbitzua zine zuzenekoa