hasierahasiera > Bloga

Bloga

GURASOEI ZUZENDUTAKO EMAN GILTZA TRANSMISIO KANPAINA ABIAN

Gurasoek webgune baten bitartez argitu ahalko dituzte hizkuntzaren inguruan dituzten kezkak. Proiektua Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak jarri du martxan, eta euskara ardatz eta erreferentzia-hizkuntza izango duten seme-alaba eleaniztunak heztea du helburu.

Aurreko urteetan, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak sentsibilizazio kanpainak zabaldu ditu zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen gurasoen artean, haiek euskararen garrantziaz jabetzeko. Horren haritik, haientzat lagungarria izan daiteken informazioa eta Ku-ku umeentzako liburuxka agindu zaizkie etxera orain arte. Baina Euskara Zerbitzua haratago joan da aurten, eta proiektu berri bat jarri du martxan: www.emangiltza.com webgunea, hain zuzen ere. Proiektua Bizkaiko beste udalerri batzuekin batera sustatu du. “Gurasoei edozein momentutan azal dakizkieke kezkak edo zalantzak, eta haiek berehala argitzeko aukera emango zaien gunea sortu nahi genuen”, azaldu digu Laura Martinezek.

Proiektuari itxura ematen hasteko, lau eztabaida-talde osatu ziren Bizkaia mailan. Talde bat guraso euskaldunek osatu zuten; talde bi, guraso erdaldunek; eta bestea, gurasoetariko bat erdalduna eta bestea euskalduna ziren bikoteek. Horrezaz gainera, elkarrizketa sakona egin zitzaien atzerritar batzuei. “Gurasoen ama-hizkuntza edozein dela ere, euren kezkak eta esperientziak zuzenean ezagutzea interesgarritzat jo genuen. Era berean, proiektuari buruz zuten iritzia ezagutu nahi genuen, haren nondik no-akoak ezartzeko”. Eztabaida-taldeetatik eta elkarrizketetatik ateratako ondorioak aztertu ostean, hurrengo pausua bai kanpaina, bai webgunea diseinatzea izan da. Azken hau maiatzaren amaieran egongo da martxan.

Webgunea hiru hizkuntzetan egin da: euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Hara sartu eta bideo baten bidez, aita edo ama batek azalduko digu bere esperientzia hizkuntzarekin. Webgunea bisitatzera animatuko gaitu eta bertan topatuko du-gunaren aurrerapena emango digu.


Gehiago irakurri...



EUSKARA FAMILIA BIDEZ TRANSMITITZEKO KANPAINA BAT JARRI DU MARTXAN ALKARBIDEK BIZKAIAN

Alkarbide Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak "Eman giltza-¡Háblale, escúchale!" goiburuko kanpaina jarri du martxan, Foru Aldundiaren babesarekin, eta Bizkaiko ia 16.000 familiari zuzenduta egongo da. Kanpainaren helburua euskara belaunaldiz belaunaldi bidez transmititzeak duen garrantzia nabarmentzea da. Egitasmoa Bizkaiko 37 udalerritan eta hiru mankomunitatetan burutuko da.

Ume jaioberriak eta 1 eta 6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek haurraren ingurune hurbilean euskara sustatzeko aholkuak batzen dituen diptiko bat jasoko dute beren etxeetan eta beren kezkak eta beldurrak uxatzeko prestatu den webgunearen berri ere izango dute. Horrez gain, abestiak, euskarazko oinarrizko hitzak eta esamoldeak ikasteko "KU-KU" liburuxka CD eta guzti banatuko zaie, antolatzaileek adierazi dutenez.

Zehazki, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berriz, Bilbo, Durango, Ea, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Etxebarria, Fruiz, Galdakao, Gamiz-Fika, Gernika-Lumo, Gordexola, Laukiz, Leioa, Lemoa, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Muskiz, Orozko, Ortuella, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaldibar, Zeberio, Zierbena eta Zornotza udalerrietan, eta Enkarterri, Txorierri eta Uribe Kosta mankomunitateetan burutuko da kanpaina.

ITURRIA:  Europa Press



ELKARTASUNAREN DISTIRA DERION



ORRIALDE BERRIA FACEBOOK-en!

Facebook-en dugun orrialdea ikusteko sakatu hemen


UDALTOP 2010: KULTUR KABIAREN PONENTZIA IRAKURGAI


UDALTOP 2010: PONENTZIAREN MAMIA

Topaketan zehar jasotakoa, modu laburrean, adieraziko dugu datozen lerrootan.

Bigarren ponentzia: "Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak"

Aritza Escandon (Kultur K2a)

  • Topagunearen kultur zerbitzua da. Harrapazank eskaitzarekin 5 urte daramate Bilboko udalarekin elkarlanean. 12-18 urte arteko nerabeentzat programa osatu bat dute eskuartean.
  • Euskara plazerrarekin, esperientzia positiboekin, ondo pasatzearekin lotu nahi dute. Euskara motibaziotik pasa eta erabilerara eraman nahi dute.
  • Kontsumitzaileak gazteak dira, beraz, nerabeei eman behar zaie protagonismoa; nerabeen zaletasunek izan behar dute ardatz; ekintzetan parte-hartze aktiboa izan behar dute baita komunikazio bideetan ere -sare sozialak-.
  • Erreferente hurbilak eta erakargarriak erabiliz: idoloak, eredu hurbilak -begirale zein irakasleak-, erdal munduko euskaldunak.
  • Erabilera esparru berriak komunikazio bide bihurtu.
  • Erakargarritasuna ezinbestekoa da: goi-mailako artistak, ludikotasuna erdigunean, ikuskizun moderno eta espektakularrak, proposamen berritzaileak.
  • Nerabeekiko enpatia sentitzea oso garrantzitsua da.
  • Ekintzen aurretik ikastetxeetan aurkezpena egiten da; sare-sozialak eta blogaren erabilera ezinbestekoa da, informatzeko eta elikatzeko -bideoak …-.
  • Tuenti nerabeen artean oso indartsu dago, baina batik bat gaztelaniaz. Euskararen erabilera probokatzeko, naturaltasunez euren artean euskaraz jardun behar dugu. Gaur egun, gurekin euskaraz egiten dute, euren artean gaztelaniaz.

ITURRIA: LAN TA LAN



SAREKO ARGIA: KULTUR KABIA NERABE ARRANTZAN

 



EUSKARAREKIKO MOTIBAZIOAN ERAGIN: KONTSUMO MASIBOKO EGITASMOAK NERABEENTZAKO

 

 

 

 

 

 



KULTUR KABIA UDALTOP TOPAKETETAN

Apirilaren 21 eta 22an ospatuko diren udaletako euskara-zerbitzuen topaketek nerabeak izango dituzte hizpide. Izan ere, UDALTOP-en 2.edizio honetan udaletatik nerabeen aisialdian eta lagun artean euskara gehiago erabiltzeko zer egin dezaketen aztertuko da, beti ere EBPN-ko esparruak gai nagusiak izanik (familia, aisia, enpresa...). Horretarako adituen esperientzia teoriko zein praktikoa entzuteko aukera izango dugu. Kultur Kabia enpresako zuzendariak, Aritza Escandon, nerabeen euskararekiko motibazioan nola eragin azalduko du.

 

 

 

 

 

 



Bilatu

Etiketak
"bilboko udala 2.edizioa 2009 2010 2011 abesti sorkuntza aisia aisialdia aktore alejandra navarro alex sardui alkarbide anekdotak antzerki antzerkia argia aritza escandon arrakastatsua arte artistak asier landa ayuntamiento de bilbao azkue fundazioa bakarrizketak barakaldo beka benito ansola berbaldiak bermeo bermeoko udala berritzailea bertso bertsoak bertsolari bertsotramarraskya bi errepidean bideo bideoa bideoak bideoklipa bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak bilera bira bizkaia break dantzariak d eredua dantza dantza lehiaketa dantzazank deia deialdia derio diseinua distirazank dj oleaktiff dstirazank durangaldea ebpn edizioa egitasmoak egunkaria ekintza erakargarriak emanaldiak enpatua entseguak erabilera erreportaia erreportaiak eskaintza esperientzia etb1 euskal euskaldun euskara euskara biziberritzeko plan nagusia euskara saila euskara teknikariak euskaraz euskera film laburren bilduma finala finalista gala gazte gazte informazio zerbitzua gaztea gazteak gazteak protagonista gazteen iritzia getxo getxoko udala getxoztar giz graffiti graffiti lehiaketa gurasoak hakima velez harrapazank haur haur kultur zirkuitua haurrak hitzaldiak ikasketak ikasleak ikerketa ikus-entzunezko ikus-entzunezko rallya ikus-entzunezkoak ikusentzun ikusentzunezko ikusgarria ikusi eta ikasi ikuskizunak ipuinak irabazleak iritzia irudimena iván pérez izarren distira jardunaldiak jozank maratoia kamara kamera kameratoia kastin kasting kastinga kazetari klikasi komeriaren kluba komunikazank kontalariak kontsumo masiboa kontzertuak kultur kabia kultur zirkuitu kultur zirkuitua kultura kulturkabia laburmetrai laburmetraiak lain lan eskaintza lasarte-oria lehiaketak lekeitio lezama ludikotasuna magia mago magoak mari motots matrikulazioa merinaldearen mankomunazgoa moda desfilea motibazioa multimedia muntaia musika musikariak mutriku nahi dudalako nerabe nerabeak nerea alias oihan vega ongi etorria ostera pailazoak partaidetza parte hartu parte hartzaile parte hartze parte hartzea pirritx eta porrotx ponentzia portaera prentsaurrekoa produktua protagonista protagonistak prueba revolta permanent sare sozialak saria sariak sormen sormena sormenezko sortzaile soziolinguistika klusterra spraikada tailerrak talde lana talentu lehiaketa talentua teknikariak topagunea topaketak tuenti txorierri txorierriko izarren distira txotxongiloak udagoieneko ostera udala udaltop uribe kosta urko aristi web gunea xabi paya xi.edizioa zerbitzua zine zuzenekoa