hasierahasiera > Bloga

Bloga

DURANGALDEKO IZARREN DISTIRA: GALA IKUSGARRIA!

Urriaren 29an Durangoko San Agustin aretoan txalo asko entzun genituen. Izan ere, 8 talde eta 23 lagun eskenatokira igo ziren eta emanaldi ikusgarriekin gozatzeko aukera izan genuen.

Alejandra eta Virginiak abestu eta pianoa jo zuten. Ondoren, antzerkia izan genuen Kuxupa taldearen eskutik (Irati, Katalin, Alba, Ane eta Ane) Titanic pelikularako beraien kastinga montatu zuten . Jokinek, ordea, berak sortutako abesti bat jo zuen gitarrarekin. Bestetik, Gu geuko Maider, Naia, Leire, Iranzu eta Malenek beste horrenbeste egin zuten koreografia eta guzti.

Markel Zugazartaza eszenatokira bakarrik igo eta berak sortutako dantza itzaletan hasi zuen. Hurrengo artista Ane izan zen , bulimiari buruzko kanta abestu zuelarik. Galari azken ginda Itxaso eta Iratik jarri zioten, Zea Maysen “Negua joan da ta” bi ahotsetara abestuz.




UDAGOIENEKO OSTERA HAMABIGARRENEZ

Udagoieneko Osteraren hamabigarren edizioa azaroaren 10ean abiatuko da, Katamalok Bilboko Kafe Antzokia eskainiko duen emanaldiarekin. Udagoieneko Ostera Topaguneak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, eta urtero-urtero euskarazko kultur produkzioa eramaten du Bizkaiko antzokietara.

 

Aurtengo programazioa sei emanaldik osatzen dute. Adi ibiliz gero, doako sarrerak lortzeko aukera izango duzue egunotan!

  • KATAMALO: Katamaloa “erantzi” ondoren, publikoa gosez utzi zuen taldeak, eta hori dela eta, kontzertu bakan batzuk emateko itzuli da.

    UDAGOIENEKO OSTERA 2011 - Kartela

    (Azaroak 10, osteguna. Bilboko Kafe Antzokian 21:30ean). Sarrerak agortuta! Zozketan parte hartu nahi? ;)

  • KEROBIA: Trilogia atera eta gero (Materia Organikoa, Papera eta Kartoia, Ontziak), kantu horien moldaketa akustikoa aurkeztera datozkigu “Nola jaiotzen diren aurrez zendutakoak” emanaldi intimistarekin.
    (Azaroak 11, ostirala. Urdulizko Kultur Etxean 22:00etan).

  • MIKEL URDANGARIN: Estudioko zortzi disko argitaratu ondoren, ibilbide guztiko kantuak jasotzen dituen zuzeneko diskoa aurkeztuko du. Disko hori aurkezteko lehen kontzertua Udagoieneko Osteraren barruan egingo du.
    (Azaroak 18, ostirala. Balmasedako Klaret Antzokian 20:30ean).

  • HOSTOAK: Oreka TX, Amaren Alabak eta Kukai dantza konpainiaren eskutik paregabeko emanaldia, punta-puntako euskal musikari eta dantzarien eskutik.
    (Azaroak 25, ostirala. Ermua Antzokian, 22:15ean).

  • ETXE+LORELEI: Kantautore estiloko emanaldia, alde batetik Etxe, bere disko bietako lanekin, eta bestetik Lorelei, 11 urte ta gero Osteran agertuko dira berriro, beraien esanetan “bizirik” lurperatu baitzuten poesi musikatu proiektu hau.
    (Azaroak 26, larunbata. Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan 22:00etan).

  • TXAN MAGOA: Urteetako prestaketaren ondoren, emanaldi berria estreinatuko du Osteran, Ezer ez da dirudiena titulupean.
    (Azaroak 27, igandea. Barakaldo Antzokian 18:00etan).


Gehiago irakurri...



GAZTEEN TALENTUA LANTZEKO TOPAKETAK

Dizerdit, ni banoa! topaketak Izarren Distira Lehiaketaren haritik antolatu dira eta gazteek euren sormena lantzea dute helburu. Doan izango dira eta ekainaren 28an eta 29an egingo dira Urduñan.

Izarren Distira Talentu Lehiaketa oso ekimen arrakastatsua izan zen gurean, eta, horregatik, hura bigarren aldiz antolatzea erabaki du Mankomunitateak. Lehiaketaren aurkezpenak irailean egingo dituzte, baina gazteek harekin lotuta dauden sormen topaketetan parte hartzeko aukera izango dute ekainaren 28an eta 29an. Dizerdit, ni banoa! topaketak 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteei daude zuzenduta eta Urduñako aterpetxean egingo dira.

Mankomunitatetik adierazi duten moduan, Izarren Distiraren aurtengo edizioan lehiaketa kontzeptua gainditu eta indarra sormenean jartzea erabaki dute. Horrela, topaketetan hainbat tailer egingo dira, gazteek ikuskizun munduarekin zerikusia duten arloak lan ditzaten: antzerkia, bideogintza, musika eta gorputz-espresioa, banaka batzuk aipatzearren. Tailerrak adituek emango dituzte eta euren artean aktoreak eta ETBko langileak egongo dira. Gauean, ekimen ludikoagoak egingo dituzte.

Egitasmoa Txorierriko Mankomunitateak antolatu du Getxo, Uribe Kosta eta Durangaldeko Udal eta Mankomunitateekin batera, eta antolakuntza lanetan Topaguneak hartuko du parte. “Sormen topaketen bitartez hainbat helburu lortu nahi ditugu. Alde batetik, gazteek euskara gozamenarekin lotzea nahi dugu, eta gure hizkuntza gune ez formaletan ere erabil dezatela. Bestetik, aukera ezin hobea da euren sormena eta gaitasun artistikoak lan ditzaten, eta beste eskualdeetako gazteak ezagut ditzaten”.


Gehiago irakurri...



LAN ESKAINTZA: KULTUR PROGRAMAK GARATZEKO TEKNIKARI BILA

Lanposturako oinarrizko eskakizunak

  • Kultur ekitaldien programazioan eta kudeaketan eskarmentua
  • Euskarazko ikuskizunen ezagutza
  • Euskara ondo menperatzea
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea
  • Gidatzeko karneta eta autoa izatea

Baloratuko da

  • Negoziatzeko gaitasuna
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna
  • Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna

Curriculumak aurkezteko epea eta bideak:

  • Ekainaren 22a azken eguna
  • Kultur Kabia Zerbitzuak S.L. Arlozabal 8 bis – 1 C 48220 Abadiño
  • Posta elektronikoz: info@kulturkabia.com. (Telf. 94 621 84 33)

Elkarrizketak

  • Ekainaren 27an eta 28an egingo dira


EMAN GILTZA....





LABURBIRAK EUSKARAZKO BEDERATZI FILM LABUR ERAKUTSIKO DITU HERRIZ HERRI

Bergaran egingo da gaur 27 emanaldietan lehena, eta sortzaileekin solasaldiak egingo dituzte saio gehienetan

Argazkia: Asier Altunaren Artalde ikus-entzunezko lan laburra dago zirkuituan erakutsiko diren lanen artean. / ZINEBI / BERRIA

«Euskarazko sorkuntza sarri ikusezina izaten da, baita euskaldunak garenontzat ere; euskaraz egiten den zinemak ez du promoziorik herri honetan». Errealitate hori gainditu nahi du Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, eta Laburbira antolatu du horretarako, zortzigarrenez. Euskarazko ikus-entzunezko lanen urteko uzta ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko, bederatzi lan labur erakutsiko dituzte, herriz herri izango diren 27 emanaldietan. «Euskal kulturari, kasu honetan ikus-entzunezkoari, plaza eman nahi diogu», azaldu du Manuel Moreno Topaguneko ordezkariak. Gaur iluntzean Bergaran (Gipuzkoa) hasiko da zirkuitua, eta Oskotzen (Nafarroa) amaituko da, apirilaren 16an.


«Euskararen erabilerarako guneak eta uneak sortzea» da Topagunearen xedea, Morenok adierazi duenez. Horretarako, euskarazko kultur jarduerak antolatzen ditu, Laburbira tarteko, euskarazko eskaintzaren «ezagutza, hedapena eta kontsumoa» sustatzeko. Euskarazko ikus-entzunezkoen sorta bat aukeratu eta herritarrei hurbilduko dizkie zirkuituak, tokian tokiko euskara elkarteekin elkarlanean. Halaber, bederatzi lanak ikusi ostean, 21 saiotan sortzaileekin solasaldiak egingo dituztela nabarmendu du Morenok. «Guretzat berebiziko garrantzia du egileak eta ikus-entzuleak harremanetan jartzea».

Egile berrien eta eskarmentu handiagoa dutenen lanak aukeratu dituzte zirkuiturako. Hala, Asier Altunaren eta Angel Aldarondoren lan berrienekin batera, Kepa Errastik, Jon Artolak, Saioa Aizpuruak, Aitor Artolak, Irune Gurtubaik eta Ibai Vigil-Escalerak ondutakoak ikusi ahal izango dira, besteak beste.

Sortzaile berrien plaza izateko asmoa du egitasmoak. Hori dela eta, iazko udazkenean Ermuan (Bizkaia) egindako Kameratoia-n sortutako hiru film labur ere erakutsiko dituzte. Topaguneak antolatzen du Kameratoia, gazteentzako ikus-entzunezko rallya: lau eguneko epean, lan labur baten ideia idatzi, irudiak grabatu eta edizioa egin behar dute lehiakideek, aurrez emana zaien gaia oinarri hartuta. Zapatilla Films, Trastaka eta Kontraplano taldeek iaz sortutako lanak herriz herri erakutsiko dira orain.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa zeharkatuko ditu Laburbirak. Ohiko zinema eskaintza izaten duten hirietan eskainiko dira emanaldi batzuk, tartean, Irun, Gasteiz, Durango, Arrasate edo Barakaldon. Baina urtean zinema euskaraz ikusteko aukerarik ez dagoen herri txikiagoetara ere iritsiko da, Arespalditza, Murgia, Laguardia edo Zizurkilera, esaterako. Hainbat herritan Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan aurkeztuko da saioa.

Aurreko urteetan bezala, Euskal Herritik kanpo ere izango da emanaldirik. Lehenago Bartzelonan edo Shanghain bezala, aurten Londresen egongo da euskarazko film laburrak ikusteko aukera. Oxford Housen izango da emanaldia, apirilaren 12an, London Basque Societyk antolatuta.

ZABALDU BEHARREKO PROIEKTUA

 

2004an jarri zuten martxan euskarazko film laburren zirkuitua, eta, ordutik, askotariko 60 lan erakutsi dituzte, argumentuzkoak, sormenezkoak, dokumentalak, bideoklipak nahiz animaziozkoak. Zortzi urteotan 250 emanaldi egin dira herriz herri, eta 30 zuzendarik edo taldek parte hartu dute.

Asier Altuna da horietako bat. Bergaran, jaioterrian aurkeztuko du gaur Artalde, «gaur egungo gizartean artaldean mugitzeko dugun joerarekin» jolas egiten duen lana, haren hitzetan. «Bergaran ez da egoten aukera handirik film laburrak edo herriko seme baten lanak ikusteko; azkenean kanpoan buelta gehiago ematen ditugu geure lanekin bertan baino». Horregatik, halako egitasmoak beharrezkoak direla uste du zuzendariak. «Zirkuitu komertzialetan gu oso txikiak gara, eta herrietara iristea garrantzitsua da, gero eta gehiago. Handiak gero eta handiagoak dira, eta txikiek bere lekua hartzea ere inportantea da».

2008an Armiarma gizona lanarekin Kameratoia-n bigarren saria irabazi ondoren, Esku-titi lana erakutsiko du Saioa Aizpuruak zirkuituan. Bere lana zabaltzeko Euskal Herritik kanpo gehiago deitu diotela dio. «Eskerrak orain Laburbirarekin mugituko den». Morenoren hitzetan, emanaldiak antolatzeko herrietatik eskaera asko jasotzen dituzte, baina guztiei erantzuteko baliabideak falta dituztela azaldu du. Bitarteko gehiagorekin urte osoan emanaldi gehiago egin ahalko liratekeela adierazi du, eskaera egon badagoelako. «Nori dagokio hori sustatzea? Ez dakigu, baina gu prest gaude».

@Informazio gehiago bildu edo herriz herriko egitaraua ikusi nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:

www.topagunea.org/laburbira

 

FILM LABURRAK

'Maritxu'. Kepa Errasti.

'Artalde'. Asier Altuna.

'Ondar ahoak'. Angel Aldarondo.

'S@rtaldea'. Jon Artola.

'Esku-titi'. Saioa Aizpurua Txintxetilla.

'Blank Postcards'. Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera.

'Biak bat'. Zapatilla Films.

'Barrura begira'. Trastaka.

'Nire bista faboritoa'. Kontraplano taldea.

Iturria: Berria



BEGIRALEEN LAN POLTSA OSATZEKO DEIALDIA

Begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu berri dugu. Interesa izanez gero bidali kurrikuluma info@kulturkabia.com helbidera.

Begiraleek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak ondokoak dira:

  • Euskara ondo menperatzea
  • Aisialdian aritua
  • Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko gaitasuna e
  • Komunikatzeko eta harremanak lantzeko gaitasuna
  • Mugikortasuna eta ordutegi zein egutegi askea izatea

 



KULTUR KABIA EUSKALTZAINDIAREN JAGON JARDUNALDIETAN HIZLARI

 "Gazteak, aisialdia eta euskara" aztergai izango dira Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldietan

Azaroaren 19an, ostirala, Euskaltzaindiak antolatutako XV. JAGON  JARDUNALDIAK Bilboko egoitzan izango dira. Aurten "Gazteak, aisialdia eta euskara"  izango da bertan egun osoz landuko den gaia. Kultur Kabia Zerbitzuak  ere bertan izango da hizlari, izan ere, Aritza Escandon zuzendariak Kike Amonarriz-ek gidatuko duen mahai inguruan parte hartuko du.

LEKUA

Euskaltzaindiaren egoitza

Plaza Barria, 15 48005 BILBAO

Tel: +34 944158155

Fax: +34 944158144

www.euskaltzaindia.net

 

DATAK

2010eko azaroaren 19a, ostirala.

Goizez eta arratsaldez.




LAN ESKAINTZA: AISIALDI ETA KULTUR PROGRAMAK GARATZEKO TEKNIKARI BILA

 

Kultur Kabia Zerbitzuak aisialdi eta kultur programak garatzeko teknikari bila dabil. Jarraian lan eskaintzaren nondik norakoak dituzu. Kurrikulumak bidaltzeko epea urriaren 29an bukatzen da.

 

AISIALDI eta KULTUR PROGRAMAK GARATZEKO TEKNIKARIA

Lanposturako oinarrizko eskakizunak

Kultura eta aisialdiko programa eta espektakuluen, diseinuan, antolaketan eta produkzioan eskarmentua

Euskara ondo menperatzea

Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea

Gidatzeko karneta eta autoa izatea

Baloratuko da

           Gizarte eta kultur animazioan ikasketak

Aisialdiaren inguruko ezagutza izatea.

Nerabe eta gazteentzako aisialdi programatan eskarmentua

Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea.

Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.

Erabakiak hartzeko gaitasuna.

Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna

 

Hiru hilabeterako kontratua eskaintzen da eta ondoren baloratuko da jarraipenerako aukera.

 

Curriculumak aurkezteko (Epea urriak 29)

Kultur Kabia Zerbitzuak S.L.

Arlozabal 8 bis – 1 C   48220 Abadiño

Posta elektronikoz: info@kulturkabia.com  (Telf. 94 621 84 33)

 

Elkarrizketak azaroak 2 eta 3an egingo dira

make gif



12Hurrengoak >
Bilatu

Etiketak
"bilboko udala 2.edizioa 2009 2010 2011 abesti sorkuntza aisia aisialdia aktore alejandra navarro alex sardui alkarbide anekdotak antzerki antzerkia argia aritza escandon arrakastatsua arte artistak asier landa ayuntamiento de bilbao azkue fundazioa bakarrizketak barakaldo beka benito ansola berbaldiak bermeo bermeoko udala berritzailea bertso bertsoak bertsolari bertsotramarraskya bi errepidean bideo bideoa bideoak bideoklipa bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak bilera bira bizkaia break dantzariak d eredua dantza dantza lehiaketa dantzazank deia deialdia derio diseinua distirazank dj oleaktiff dstirazank durangaldea ebpn edizioa egitasmoak egunkaria ekintza erakargarriak emanaldiak enpatua entseguak erabilera erreportaia erreportaiak eskaintza esperientzia etb1 euskal euskaldun euskara euskara biziberritzeko plan nagusia euskara saila euskara teknikariak euskaraz euskera film laburren bilduma finala finalista gala gazte gazte informazio zerbitzua gaztea gazteak gazteak protagonista gazteen iritzia getxo getxoko udala getxoztar giz graffiti graffiti lehiaketa gurasoak hakima velez harrapazank haur haur kultur zirkuitua haurrak hitzaldiak ikasketak ikasleak ikerketa ikus-entzunezko ikus-entzunezko rallya ikus-entzunezkoak ikusentzun ikusentzunezko ikusgarria ikusi eta ikasi ikuskizunak ipuinak irabazleak iritzia irudimena iván pérez izarren distira jardunaldiak jozank maratoia kamara kamera kameratoia kastin kasting kastinga kazetari klikasi komeriaren kluba komunikazank kontalariak kontsumo masiboa kontzertuak kultur kabia kultur zirkuitu kultur zirkuitua kultura kulturkabia laburmetrai laburmetraiak lain lan eskaintza lasarte-oria lehiaketak lekeitio lezama ludikotasuna magia mago magoak mari motots matrikulazioa merinaldearen mankomunazgoa moda desfilea motibazioa multimedia muntaia musika musikariak mutriku nahi dudalako nerabe nerabeak nerea alias oihan vega ongi etorria ostera pailazoak partaidetza parte hartu parte hartzaile parte hartze parte hartzea pirritx eta porrotx ponentzia portaera prentsaurrekoa produktua protagonista protagonistak prueba revolta permanent sare sozialak saria sariak sormen sormena sormenezko sortzaile soziolinguistika klusterra spraikada tailerrak talde lana talentu lehiaketa talentua teknikariak topagunea topaketak tuenti txorierri txorierriko izarren distira txotxongiloak udagoieneko ostera udala udaltop uribe kosta urko aristi web gunea xabi paya xi.edizioa zerbitzua zine zuzenekoa