Bloga
ETB1en emango dute Getxoko Izarren Distira lehiaketarako castinga

ETB1eko “Bi errepidean” saioak Izarren Distira lehiaketarako castinga grabatzen dabil gaur, asteazkena, 17:00etatik aurrera Fadurako antzinako erretegian, udal iturriek jakinarazi dutenez. Hori dela eta, Urko Aristik (ETBeko eguraldiaren aurkezlea) eta Alex Sarduik (Gatibu musika taldeko abeslaria) Algortan izango dira, gazteen ikuskizunak hurbiletik jarraitzeko. Gainera, Urko Aristik berak aurkeztuko du castinga. Baina, Getxoko Udala ez ezik, Uribe Kostako Mankomunitateak ere antolatu du, aurten lehendabiziko aldiz, Izarren Distira lehiaketa. Hartara, Gorliz, Lemoiz, Sopela, Plentzia eta Urdulizko neska-mutilek dantzan zein abesten zer egiteko kapaz diren erakusteko aukera badaukate oraindik, azaroaren 23tik 27ra bitartean izena emanda. Horretarako, www.izarrendistira.nireblog.com bitakorara, Tuentiko profilera edo izarrendistira[abildua]gmail.com helbidera jo beharko dute gazteek.

Getxoko Udalaren zein Uribe Kostako Mankomunitatearen eskutik, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek euskara hutsean 2 eta 10 minutu arteko ikuskizuna aurkeztea da Izarren Distira ekimenaren helburua. Lehiaketa batean zein bestean, ikas bidaiarako 1000 euroko dirulaguntza ala 6 lagunentzako asteburu pasa jasoko dute irabazleek. Dagoeneko Getxon amaitu da izena emateko epea. Oraingoan 11 taldek parte hartuko dute castingean, iazkoaren kopuru bikoitzak, guztira 30 gaztek baino gehiagok, udal getxoztarreko arduradunek zehaztu dutenez. Fadura, Artatza-Romo eta Aixerrota institutuetako eta San Nikolas ikastolako ikasleak dira guztiak; eta dantzatu, abestu eta antzeztu egingo dute. "Esan daiteke ekimenak, orain arte, ikusmin handia sortu duela gazteen artean, horren inguruko informazioa 2.100 lagunek baino gehiagok bisitatu dutelako Tuenti sarean eta bitakora 1.582 lagunek, gaineratu dute Getxoko Udaletik.


Gehiago irakurri...

Bosgarren Kameratoia Bermeon izango da

• Lehiakideek 10 orduko tartea izango dute hiru minutuko bideo lana grabatu, editatu eta aurkezteko.

• 3.600 euro saritan.

• Zabalkundea errazteko, egunean sortutako lan guztiak Creative Commons lizentziapean askatuko dira. 

Loogix.com. Animated avatars. Zoom

Azken lau urteotan bezala, aurten ere Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Bermeoko Udalak. KAMERATOIAren bosgarren edizioa Bermeon bertan izango da, abenduaren 12an.

Lehiaketaren helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da. Argazki-rallyen mekanika ikus-entzunezkoen mundura ekarriz, hamar orduko epea ematen zaie parte hartzaileei, goizeko 9etatik arratsaldeko 7ak arte, egunean bertan ezagutuko duten gaia eta euren lanetan derrigorrez agertu behar diren Bermeoko zenbait ezaugarri emanda, hiru minutuko bideo baten istorioa asmatu, irudiak grabatu, editatu eta jendaurrean aurkezteko. Eibarren, Laudion, Elgetan eta Donostian parte hartu zuten gazteek argi utzi duten moduan, gazte euskaldunen artean badago hori eta gehiago ere egiteko irudimena eta gaitasuna. Halaxe erakusten dute urtez urte teknika zein eduki aldetik etengabe hobetuz doazen lanak. Azken lau urteotan 478 lagunek hartu dute parte KAMERATOIAn, eta guztira euskarazko 73 ikus-entzunezko sortu dituzte.

Parte hartzeko baldintzak ez dira gehiegi: gazte euskalduna izatea (lanak euskaraz aurkeztu behar dira eta), bideoa ekoizteko kamera, ordenagailua eta beharrezko tresneria izatea, eta izena ematea, azaroaren 30a baino lehen. Dena den, lehiaketaren oinarri osoak web gunean topa ditzakezue.

Gazteon sormen eta gaitasun horiek behar bezala saritu behar direlakoan, urtero bezala, nabarmentzeko moduko hiru sari banatuko dira Kameratoian aurkeztutako lanik onenen artean: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak, hain zuzen ere.


Gehiago irakurri...

Bilatu

Etiketak
"bilboko udala 2.edizioa 2009 abesti sorkuntza aisia aisialdia aktore alex sardui alkarbide anekdotak antzerki antzerkia argia aritza escandon arrakastatsua arte artistak ayuntamiento de bilbao bakarrizketak beka benito ansola berbaldiak bermeo bermeoko udala berritzailea bertso bertsoak bertsolari bertsotramarraskya bi errepidean bideo bideoak bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilera bira break dantzariak d eredua dantza dantzazank deia deialdia diseinua distirazank dj oleaktiff ebpn edizioa egitasmoak egunkaria ekintza erakargarriak emanaldiak enpatua entseguak erabilera erreportaia eskaintza esperientzia etb1 euskal euskaldun euskara euskara biziberritzeko plan nagusia euskara saila euskara teknikariak euskaraz euskera film laburren bilduma finala gala gazte gazte informazio zerbitzua gaztea gazteak gazteak protagonista gazteen iritzia getxo getxoko udala getxoztar giz graffiti graffiti lehiaketa gurasoak harrapazank haur haur kultur zirkuitua haurrak hitzaldiak ikasketak ikasleak ikus-entzunezko ikus-entzunezko rallya ikusentzun ikusentzunezko ikusgarria ikusi eta ikasi ikuskizunak ipuinak irabazleak iritzia irudimena izarren distira jardunaldiak jozank maratoia kamara kamera kameratoia kastin kasting kastinga komeriaren kluba kontalariak kontsumo masiboa kontzertuak kultur kabia kultur zirkuitu kultur zirkuitua kultura kulturkabia laburmetrai laburmetraiak lain lasarte-oria lehiaketak lekeitio ludikotasuna magia mago magoak mari motots matrikulazioa moda desfilea motibazioa muntaia musika musikariak mutriku nahi dudalako nerabe nerabeak nerea alias oihan vega ongi etorria ostera pailazoak partaidetza parte hartu parte hartzaile parte hartze parte hartzea pirritx eta porrotx ponentzia produktua protagonista protagonistak sare sozialak saria sariak sormen sormena sormenezko sortzaile spraikada tailerrak talde lana talentu lehiaketa talentua teknikariak topagunea topaketak txotxongiloak udagoieneko ostera udaltop uribe kosta urko aristi web gunea xabi paya zerbitzua zine zuzenekoa