MARTXOAN MUSIKA, DANTZA ETA MIHILUZE LEHIAKETAK BILBOROCK-EN HARRAPAZANK PROGRAMAREN ESKUTIK
- Martxoan musika kontzertuak, dantza lehiaketaren gala eta Mihiluze saio berezian parte hartzeko aukera izango da.
- Gero eta gazte gehiagok parte hartzen dute ekimenetan. Alde biko komunikazio etengabea.
- Dantzazank Gala eta Mihiluzera publiko bezala joateko gonbidapenak egun berean Bilborock-en dohainik eskuragai.
Bilboko Udalaren Euskara Sailak nerabeei zuzenduriko Harrapazank programa jadanik martxan da. Azken asteotan musikagintza jorratu duten Jozank Topaketa interesgarriez gain, aurten bada non aukeratu. Kauta eta Suganen lan berriak zuzenean ezagutu, bilbotar gazteen koreografiak Dantzazank Galan ikus-entzun zein bilbotarren artean ospatuko den Mihiluze saio berezian parte hartzeko aukera izango da. Gazte bilbotarren nahietara sorturiko eta beraien talde lanak garatutako aisialdi eskaintza anitza herritar guztion eskura.
Musika, dantza eta Mihiluze lehiaketa berezia izango dira Harrapazank programak martxoan zehar ospatuko dituen ikuskizunen ardatz nagusiak. Horretarako teknologia berriek zein aurrez aurreko komunikazioak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dira. Horren adibide dira Harrapazanken inguruan sortu diren sare sozialek zein blogak jaso izan dituen bisitarien sarrerak. Harrapazankeko Tuenti sareak esaterako 3000 bisita eta ehundaka mezu jaso izan ditu azken hilabetean.

hasiera
Kulturkabia Facebook-en
RSS feed