Bloga
KAMERATOIA, ikus-entzunezko rallya

Kameratoia izena hartu du laugarrenez ospatuko den Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak. Lau urtez antolatutako rallyan  gazte sortzaileak Kameratoian protagonista direla argi ikusi da. Goizean goiz ematen zaien gaiari sormenez erantzuteko trebezia erakusten  dute egindako laburmetraietan.

www.kameratoia.com


2008ko Kameratoia Tabakaleran izango da, Donostian, abenduaren 13an. Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 28ra arte, eta parte hartzeko epea eta gainontzekoak prest dauzkagu jadanik. Azkar ibili, bestela lekurik gabe geratuko zara eta!


Gehiago irakurri...

IZARREN DISTIRA KASTIN ETA GALA!

Getxoko Euskara Sailak antolaturiko Euskara Jardunaldiek aurten saio berritzaile bat dakarte bere baitan. Izan ere, Izarren Distira Kastin eta Gala burutuko dira Getxoko gaztetxoei esker. Talentu show honek hautaketa proba bat proposatzen die 12-18 urte bitarteko getxotarrei, ezkutuan duten artista distiratsua azaleratu dezaten. Epaileen aurrean, aldez aurretik taldeka landutako ikuskizunak aurkeztu beharko dituzte Galan plaza eskuratu nahi badute. Gutxienez 2 eta gehienez 10 minutuko emanaldiak onartuko dira, hauek euskaraz izan behar dutelarik. Finalean, gazteentzako erreferente diren pertsonai famatuez osatutako epaimahaiak artistarik arrakastatsuenak aukeratu eta sarituko ditu.

www.izarrendistira.nireblog.com


Gehiago irakurri...

UDAGOIENEKO OSTERA, IX.edizioa

Euskarazkoa eta erakargarria, kalitatezkoa eta anitza, horiexek dira Udagoieneko Osteraren ezaugarri nagusiak.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren bederatzigarren edizioa jarri du abian. Zirkuitua zortzi emanaldik osatuko dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da azaroaren 1etik abenduaren 5era: Sondika, Muskiz, Bilbo, Durango, Balmaseda, Basauri eta Bermeon.    Udazkenero astero Ostera  hasten da.



Gehiago irakurri...

BADATOR SPRAIKADA! Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa

 

Duela bost urte hasitako bideari jarraituz, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa Erandion burutuko da uztailaren 19an. Aurten, aldiz, Spraikada izen eta izaerapean arituko da kaleko artea sustatzen. Buruz burukoaz gain, bestelako ikuskizunak izango dira egun osoan zehar. Oraindik ere parte hartzeko epea zabalik da, ekainak 27an duzularik zirriborroa aurkezteko azken aukera.

 

 

 

 

 


Gehiago irakurri...